Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zenbait autobus linearen ordutegiak aldatuko ditu datorren astelehenean Gipuzkoan

2015.eko apirilak 10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, aldatu egingo ditu, datorren astelehenetik, apirilaren 13tik, aurrera, LURRALDEBUS foru sistemarako kudeaturiko Gipuzkoako zenbait autobus linearen ordutegiak.

Aldaketak izango dituzten lineak hauek dira:
•    Ondarroa – Zumaia.
•    Soraluze – Ondarroa.
•    Lekeitio – Donostia (AP-8).
•    Ermua – Donostia (AP-8).
•    Aizarnazabal – Zumaia – Zestoa.
•    Zarautz – Aia – Orio.
•    Ondarroa – Zumaia.
•    Zumaia – Donostia (N-634).
•    Zumaia – Donostia (Zarautzetik).
•    Zumaia – Donostia (Gauekoa).

Sartuko diren aldaketak hauek izango dira:

1.- Ondarroa – Zumaia linea. Ondoren adierazten diren irteera ordutegiak aldatzen dira, lanegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan:  
•    Irteerak Zumaiatik: egungo orduak eta 15 minutuko irteerak orduak eta 10 minututan egingo dira.
•    Irteerak Debatik Mutrikura: irteera guztiak orduak eta 15 minututan izango dira.

2.- Soraluze – Ondarroa linea. Ondoren adierazten diren irteera ordutegiak aldatzen dira, lanegunetan, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan:
•    Irteerak Mendarotik Soraluzera: egungo orduak eta 20 minutuko irteerak orduak eta 15 minututan egingo dira, eta Elgoibartik orduak eta 25 minutuan igaroko dira.  


3.- Lekeitio – Donostia (AP-8) linea. Irteera ordutegi hauek aldatzen dira asteburuetan:
•    Irteerak Donostiatik: egungo 21:00etako irteera 20:30etan izango da. Aldaketa horrek eragina izango du Lekeitiora bitarteko geraleku guztietan.  


4.- Ermua – Donostia (AP-8) linea. Irteera ordutegi hauek aldatzen dira:
•    Lanegunak, irteerak Amorebietatik: Amorebietako 6:35eko irteera astelehenetik ostiralera bitartean baino ez da izango. UPV/EHU-ko geralekua klasea dagoen egunetan baino ez da zerbitzuan egongo.
•    Lanegunak, irteerak Ermutik: 6:50eko, 7:20ko eta 13:20ko egungo irteerak, 6:40an, 7:10ean eta 13:30etan izango dira.
•    Lanegunak, irteerak Eibartik: 8:00etako irteera 7:50ean izango da. Indartu egingo da Pio XIIra zuzenean doan 7:20ko zerbitzua. Aldaketa horiek eragina izango dute Zarautzera arteko gainerako geralekuetan.  
•    Lanegunak, irteerak Donostiatik: 7:00etako, 7:30etako eta 8:30etako egungo irteerak 6:50ean, 7:20an eta 8:20an izango dira. Indartu egingo da Pio XIItik zuzenean irteten den 14:30etako zerbitzua. Zerbitzu berri bat eratuko da 7:50ean Ermuraino. Aldaketa horiek eragina izango dute Elgoibarrera arteko gainerako geralekuetan.
•    Larunbatak, irteerak Amorebietatik: Amorebietako 6:35eko irteera ez da larunbatetan egingo, 7:10ean irtengo da  Ermutik, eta ez da geratuko UPV/EHU-ko geralekuan.
•    Igande eta jaiegunak, irteerak Ermutik: 10:20ko eta 15:20ko egungo irteerak, 10:30etan eta 15:30etan izango dira. Aldaketa horiek eragina izango dute Zarautzera arteko gainerako geralekuetan.


5.- Aizarnazabal – Zumaia - Zestoa linea. Linea honetako ordutegi hauek aldatzen dira:
•    Lanegunak, astelehenetik ostiralera, irteerak Zumaiatik Aizarnazabalerantz: 7:25ean, 8:10ean, 12:35ean, 14:25ean, 15:25ean, 17:10ean, 18:10ean eta 20:10ean.
•    Lanegunak, astelehenetik ostiralera, irteerak Aizarnazabaletik Zumaiarantz: 7:40an, 9:10ean, 13:10ean, 14:40an, 15:40an, 17:30etan eta 19:10.
•    Lanegunak, astelehenetik ostiralera, irteerak Aizarnazabaletik Zestoarantz: 8:30etan, 12:50ean, 18:30etan eta 20:25ean.
•    Lanegunak, astelehenetik ostiralera, irteerak Zestoatik Aizarnazabalerantz: 8:40an, 13:00etan eta 18:40an.
•    Asteburuak, irteerak Zumaiatik Aizarnazabalerantz: 8:10ean, 12:35ean, 17:10ean eta 21:35ean.


•    Asteburuak, irteerak Aizarnazabaletik Zumaiarantz: 9:10ean, 13:10ean eta 17:30etan.
•    Asteburuak, irteerak Aizarnazabaletik Zestoarantz: 8:30etan, 12:40an eta 21:40an.
•    Asteburuak, irteerak Zestoatik Aizarnazabalerantz: 8:40an eta 13:00etan.


6.- Zarautz – Aia - Orio linea. Irteera ordutegi hauek aldatzen dira:
•    Lanegunak, irteerak Zarautzetik: Zarautzeko 19:55eko zerbitzuaren ibilbidea aldatuko da. Zarautzetik irten ondoren Oriora joango da N-634 (20:05) errepidetik, Aiaraino jarraitzeko.
•    Lanegunak, irteerak Oriotik: zerbitzu berria eratuko da, Oriotik 20:05ean irtenda, Aia (20:25ean), Zarautzeraino jarraituz (20:45ean).
•    Asteburuak, irteerak Zarautzetik: Zarautzeko 21:55eko zerbitzuaren ibilbidea aldatuko da. Zarautzetik irten ondoren Oriora joango da N-634 (22:05) errepidetik, Aiaraino jarraitzeko.
•    Asteburuak, irteerak Oriotik: zerbitzu berria eratuko da, Oriotik 22:05ean irtenda, Aia (22:25ean), Zarautzeraino jarraituz (22:45ean).


7.- Ondarroa - Zumaia linea. Irteera ordutegi hauek aldatzen dira:
•    Lanegunak, larunbatak, igandeak eta jaiegunak, irteerak Zumaiatik: egungo orduak eta 15 minutuko irteerak orduak eta 10 minututan egingo dira
•    Lanegunak, larunbatak, igandeak eta jaiegunak, irteerak Debatik Mutrikurantz: irteera guztiak orduak eta 15 minututan izango dira.


8.- Zumaia – Donostia (N-634) linea. Irteera ordutegi hauek aldatzen dira:
•    Lanegunak, astelehenetik ostiralera, irteerak Zumaiatik: Zarautzetik 7:20an, 7:45ean, 12:50ean, 13:20an, 13:50ean, 14:20an, 15:20an, 16:50ean eta 17:50ean irteten diren errepideko zerbitzuak 7:05ean, 7:30etan, 12:35ean, 13:05ean, 13:35ean, 14:05ean, 15:05ean, 16:35 eta 17:35ean irtengo dira Zumaiatik.
•    Lanegunak, astelehenetik ostiralera, irteerak Donostiatik: Donostian abiaturik 12:30etan, 13:30etan, 14:00, 15:00, 15:30etan eta 17:30etan Zarautzera heltzen diren zerbitzuek Zumaiaraino jarraituko dute.
•    Ostiral lanegunak, irteerak Zumaiatik: 23:00etan, 0:00etan eta 1:00etan Zumaian irteten diren zerbitzuak gaueko zerbitzu gisa eskainiko dira.  

•    Larunbatak, irteera Donostiatik: 23:30etan Donostian irteten den zerbitzua gaueko zerbitzu gisa eskainiko da.


9.- Zumaia – Donostia (AP-8, Zarautzetik) linea. Irteera ordutegi hauek aldatzen dira:
•    Lanegunak irteerak Zumaiatik: Zarautzetik 7:20an, 7:35ean, 8:00 eta 8:10ean irteten diren autopistako zerbitzuak 7:05ean, 7:20an, 7:45ean eta 7:55ean irtengo dira Zumaiatik.
•    Lanegunak irteerak Donostiatik: Donostian abiaturik 14:50ean Zarautzera heltzen den zerbitzuak Zumaiaraino jarraituko du.


10.- Zumaia – Donostia (Gauekoa) linea. Eguneko zenbait zerbitzu gaueko zerbitzu izango dira (gainerako zerbitzuek ez dute inolako aldaketarik):
•    Ostiralak, irteerak Zumaiatik: 23:00etako zerbitzua.
•    Ostiralak, irteerak Donostiatik: 23:00etako, 0:00etako eta 1:00etako zerbitzuak.
•    Larunbatak, irteera Donostiatik: 23:30etako zerbitzua.

Horrez gain, Eibar – Elgeta linean geraleku berri bat eratuko da Goimendi Auzoan, Azurtza eta Arraos arteko bidegurutzean, bi noranzkoetan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko