Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak susperraldi ekonomikoaren eta ziklo-aldaketaren hasiera baieztatu ditu

2015.eko apirilak 10

Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi duenez, «datuak ez dira hil guztietan positiboak izango» eta ekonomiaren bilakaera aztertzean «gogoan izan behar da hori».  Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, Urkulluk gogorarazi du baditugula etorkizunari baikor begiratzeko arrazoiak: ekonomia alorreko adierazle guztiek hala ematen dute aditzera. Haren ustez, seinale, ekonomia susperraldira eramango duen ziklo-aldaketa iritsi dela. 

Lehendakariak 2020 urtea finkatu du muga gisa, adierazleak krisi aurreko garaikoak bezalakoak izatera iristeko. Horretarako, Urkulluk industrian jarri du arreta; espero du ahalik eta azkarren itzultzea hazkunde egoerara, zeren eta sektore horretan sortzen diren lanpostuak egonkorragoak izaten dira eta berme handiagoa izaten dute. Susperraldiaren ardatzetako bat nazioartekotzea da eta lehendakariak ziurtatu du Euskadi lehiakorra dela, bai, baina baita atzerriko enpresek hemen inbertitzeko erakargarria ere.

Beste erronka bat gazte-enplegua da eta alor horretan Gobernuak hainbat ekimen abiarazi ditu gazteen kontratazioa errazteko. Halaber, enplegu publikoaren aldeko apustua eginez, Gobernuak lan-eskaintza publikoak deitu ditu hainbat esparrutan. Zentzu horretan, lehendakariak krisialdian egiten ari diren ahalegina aitortu dio talde horri, nahiz eta haien protestetan «errealismoz eta proportzioz» jokatzeko ere eskatu die, haiek enplegu egonkorra baitute abiapuntu.

Hurrengo udal- eta foru-hauteskundeei begira, lehendakariak esan du alderdi politiko berriak egoteak eta gehiengo osorik ezak gobernu arteko akordioak ezartzeko beharra eragingo duela. Urkulluren gobernuaren bokazioa lan egitea da, eta datorren maiatzaren 24ko hauteskundetan eratuko diren erakundeekin akordioetara heltzea.

Espainiako estatuaren egoerari dagokionez, Urkulluren ustez, Mariano Rajoy presidenteak ez du jakin gehiengo osoa baliatzen, ez die-eta biderik eman akordioei. Baieztatu du lehendakari gisa duen zeregina autogobernua babestea eta aurreratzea dela. 

Mariano Rajoyri, besteak beste, eskatu dio lagundu dezala ETAren amaierako aldia ixten eta bizikidetza normaldu baterantz pausoa ematen: «Nola liteke halako kezka edukitzea —eta badugu, noski—yihadismo terrorista dela-eta, baina ez izatea gai aro horri amaiera emateko, euskal gizarteak merezi duen moduan?». Aldi berean, lehendakariak berriz esan du ezker abertzaleak aitortu egin behar duela sortu duen kalte bidegabekoa, eta ETAri era ordenatuan eta egiaztatuan armagabetzeko eskatu behar diola.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2015.eko apirilak 14

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari confirma el inicio de la recuperación económica y el cambio de ciclo http://t.co/RxGWxP7MgH

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari confirma el inicio de la recuperación económica y el cambio de ciclo http://t.co/gmiWquwPws

  • @anamarti4
    2015.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari confirma el inicio de la recuperación económica y el cambio de ciclo http://t.co/NXd3TltX2k

  • ana
    2015.eko apirilak 10

    pues me alegro mucho @iurkullu no paro todo el rato

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)