Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Zumaia – Donostia (N-634tik eta AP-8tik) eta Zarautz – Aia – Orio lineetako autobus zerbitzuetan apirilaren 10ean eta 11n

2015-04-09

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak,  aldatu egingo du bihar, ostiralean, apirilaren 10ean eta larunbatean, apirilaren 11n, Zumaia – Donostia (N-634 errepidetik), Zumaia – Donostia (AP-8tik) eta Zarautz – Aia – Orio lineatako autobus zerbitzua, Euskal Herriko Itzuliaren 55. edizioa dela eta.

Bihar, ostiralean, apirilaren 10ean, arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara N-634 errepidea trafikorako itxi egingo denez, Euskotrenek ez ditu eskainiko 15:45ean eta 17:55ean Zarautzetik irteten diren eta Oriotik 17:00etan irteten den Zarautz – Aia – Orio lineako zerbitzuak. Zumaia – Donostia lineari dagokionez, Donostiatik Zumaiarantz 15:45ean eta 16:45ean irteten diren autobusek, Zarautzetik Donostiarantz 15:50ean irteten denak eta Zumaiatik Donostiarantz 16:35ean irteten denak autopistaz egingo dute Zarautz eta Urbil arteko ibilbidea. Horrez gain, Lantzadera zerbitzua ezarriko da Urbil eta Orio artean. Zerbitzu horretako autobusak 16:05ean eta 17:05ean irtengo dira Urbiletik eta   16:30etan eta 17:00etan Oriotik. Orion Lertxundi kalean izango dute geralekua.  

Larunbatean, apirilaren 11n, N-634 errepidea 14:00etatik 17:30etara egongo da itxita trafikorako. Hori dela eta, Euskotrenek ez ditu eskainiko Zarautzetik Oriora 15:55ean eta 17:55ean irteten diren zerbitzuak. Aurkako noranzkoan, ez da eskainiko Oriotik  16:40an irteten dena. Gainera, Donostiatik Zumaiarantz 14:00etan, 15:00etan, 16:00etan eta 17:00etan irteten diren zerbitzuek eta Zumaiatik Donostiarantz 14:30etan, 15:30etan eta 16:30etan irteten direnek autopistaz egingo dute Zarautz eta Urbil arteko ibilbidea.

Hori dela eta, Lantzadera zerbitzua ezarriko da Urbil eta Orio artean. Autobusak 14:20an, 15:20an, 16:20an eta 17:20an irtengo dira Urbiletik eta 14:55ean, 15:55ean eta 16:55ean Oriotik. Orion Lertxundi kalean izango dute geralekua.

Larunbatean, apirilaren 11n, Donostia – Zumaia AP-8 Oriotik lineako Orioko geralekua ere zerbitzurik gabe egongo da, zerbitzu hauetarako: 15:00etako eta 17:00etako irteerak Zumaiatik eta 14:15eko eta 16:15eko irteerak Donostiatik.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko