Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Nekazaritza Ekologikoaren Sustapen Planaren (FOPE) aurkezpena

2015.eko apirilak 09
  • 1,2 M euro erabiliko ditu ekoizpen ekologikoa hobetzeko eta lagundu egingo du bertako produktu ekologikoaren eskaria handitzen
  • Ekoizle kopurua 600era handitzea eta eraldatzaileena 200era eta kontsumo kuota zein landatutako azalera bikoiztea dira planak bi urtetan lortu nahi dituen helburuak
  • Eusko Jaurlaritzak ekoizpenaren sektorearen lehiakortasuna areagotu eta sektore horrek elikagaigintzaren katean duen zeregina indartzeko duen estrategiaren zati bat d
  • Proiektu parte-hartzailea da, sektorerako eta ekoizpen mota guztietarako, bai eta kalitateko beste bereizgarri batzuen babespean dauden produktuetarako ere

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakari Roman Bengoarekin batera, Ekoizpen ekologikoaren sustapenerako ekima (FOPE) aurkeztu du, zeinak ekoizpen ekologikoa areagotu, ekoizpen horri lotutako eraldaketa katea garatu eta bertako produktu ekologikoen eskaria indarzeko hainbat ekintza aurreikusten baititu.

Oroz sailburuordeak adierazi duenez, “ekoizle kopurua 600era handitzea eta eraldatzaileena 200era (gaur egun 434 eta 139 dira, hurrenez hurren) eta kontsumo kuota zein ekoizpen ekologikorako landatutako azalera bikoiztea dira plan honek bi urtetan lortu nahi dituen helburu zehaztzak”. Horretarako, gehitu du – “Eusko Jaurlaritzak 1.200.000 euro erabiliko ditu datozen bi urteetan”.

FOPE proiektua Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren ikerketa ekonomiko, sozial eta teknikoa egiteko garatu diren hainbat proiekturen ondorioz ekoizpen ekologikoa hainbat ikuspegitatik sakon aztertzeko egindako lanetik sortu da, bai eta hainbat ekimen pribatu eta instituzionalaren emaitzen azterketatik ere.

Proiektuaren koordinazioan eta lanketan, ENEEK erakundearekin batera oso zeregin nabarmena dute Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren menpe dauden NEIKER eta HAZI enpresa publikoek. Zereginak egituratu eta lehenesteko, kontuan hartu dira ekoizpen ekologikoaren garapenerako jada existitzen diren planak.

Bengoak, ENEEK erakundearen lehendakariak, azpimarratu duenez, “azken urteetan Euskadin nekazaritza ekologikoa izaten ari den babesak eta garapenak agerian uzten dute ekoizpen ekologikoak osasun ona eta etorkizuneko aukerak dituela”. 

Helburuak eta adierazlea

FOPEren helburuak eta adierazleak garbi zehaztuta daude:

  • 600era handitzea operadoreen kopurua eta 200era eraldatzaileena. Gaur egun 434 eta 139 dira, hurrenen hurren.
  • Kontsumo kuota bikoiztea, gaur egun %1 baita.
  • Nekazaritza estentsiborako eta abeltzaintza ekologikorako erabiltzen den nekazaritza lurraren azalera bikoiztea, %1,1etik %2,2ra pasatuta.
  • Euskadiko ekoizpen ekologikoaren gaineko ikerketa eta prestakuntzarako lerroak irekitzea eta sendotzea.

Ekimen inklusiboa eta parte-hartzailea

Oroz sailburuordeak zehaztu duenez, “FOPEa, era berean, Euskadiko Landa Garapenerako Plan berriaren estrategien ildotik doa. Asmoa da bertako produktuaren garapena eta merkatua sustatzea, komertzializazioan posizionamendua izaten hastea eta sektoreari eta ekoizpen mota guztiei parte hartzeko aukera ematea, bai eta kalitateko beste bereizgarri batzuen babespean dauden produktuei ere”.

ENEEKen lehendakari Roman Bengoak, berriz, adierazi du "honen moduko plan bat erabat beharrezkoa zen Euskadiko ekoizpen ekologikoak gora egin dezan eta indarra hartu dezan, azkenean epe laburrera markatuta ditugun helburuak betetzeko, hau da, bi urtetan operadoreen eta landaketa ekologikoko hektarea kopurua bikoiztea.”

Proiektuak 3 fase ditu: Bideragarritasunaren analisia (2014an jada egindakoa), egiaztapenerako plan pilotua (2015eko urtarriletik abendura bitartean) eta horren ondoriozko jarduketa espezifikoen garapena (2016tik aurrera. Ekintzak gauzatzerakoan, ENEEKek pisu espezifiko garrantzitsuagoa izango du, baina HAZI eta NEIKER sozietate publikoek ere parte hartuko dute modu aktiboan FOPEn.

Sektorearen egungo egoera (2014ko datuak)

Gaur egun Euskadin ekoizpen ekologikoko 434 operadore eta 139 eraldatzaile daude erregistratuta, aurreko urtean baino pixka bat gehiago (%12 gehiago).  Kontsumo kuota kontsumo osoaren %1 da; horrek esan nahi du 3.000 bat familiak kontsumitzen ohi dituztela jaki ekologikoak.

Labore ekologikoko azalerari dagokionez, 2014aren bukaeran 2.874 hektarea ekologiko ziren, 2013an baino %9 gehiago. Azalera horretatik, %63 larreak, belardiak, bazkalekuak eta proteaginosoak dira, %15 mahastiak, %9 zerealak eta lekale aleak, %6 fruta arbolak, eta gainerakoa ortuariak eta beste labore batzuk. Lurraldeka, Araban dago labore ekologikoko azaleraren %58, Bizkaian %23 eta Gipuzkoan %20.

Mahastia da labore ekologiko nagusia Euskadin. Landatuta dauden mahasti ekologikoen 432,7 Ha-tik 418,5 Ha Araban daude, 11,6 Ha Gipuzkoan eta 7,2 Ha Bizkaian.

Abeltzaintza ekologikoari dagokionez, abeltzaintzako ustiategiak 95 dira Euskadin; horrek esan nahi du %23 hazi direla 2013tik. Okelatarako behiak (%26), arrautzatarako hegazti hazkuntza (%19) eta okelatarako ardiak (%18) dira, berriz, jarduera nagusiak.

Nekazaritzako elikagaien industriak

Ekoizpen ekologikorako azalera gutxi erabiltzen bada ere, nekazaritza ekologikoko elikagaien eraldaketan diharduten enpresak asko dira estatuko beste erkidegoko batzuekin alderatuz gero.  

Nekazaritzako elikagaigintzako jarduerak 139 dira. Horietatik %50 Gipuzkoan daude, %26 Araban eta %24 Bizkaian.  Jardueraka, landare jatorriko produktuen enpresen barruan, azpimarratzekoak dira ogiaren elaborazioa (%33), ardoak egitea edota botilaratzea (%16) eta ardoak ez diren edari alkoholdunak egitea, esaterako sagardoa (%13). Animali jatorriko elikagaien eraldaketan diharduten enpresen artean, azpimarratzekoak dira gaztandegiak (%25), arrautzak ontziratzea (%27) eta arrainen kontserbak egiten dituztenak (%14).

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2015.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Nekazaritza Ekologiko Profesionalaren aldeko neurriak/Por la Agricultura Ecológica Profesional http://t.co/QuAMnwclLJ @B…

  • @uriolaeus
    2015.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Nekazaritza Ekologiko Profesionalaren aldeko neurriak/Por la Agricultura Ecológica Profesional http://t.co/QuAMnwclLJ @B…

  • @arantxa_tapia
    2015.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Nekazaritza Ekologiko Profesionalaren aldeko neurriak/Por la Agricultura Ecológica Profesional http://t.co/QuAMnwclLJ @BittorOroz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Roman Bengoa