Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza Erregistro Zibilak Euskadiko Justizia Administrazioaren esparrutik ateratzearen aurka agertu zaio Espainiako Gobernuari

2015.eko apirilak 08

Eusko Jaurlaritzak erregistro zibilak publikoak eta doakoak izaten jarraitzea nahi du eta Euskadiko Erregistro Zibilei atxikitako 252 lanpostuak mantentzearen aldeko konpromisoa berretsi du.

Manuel Valín Justiziako zuzendariak Rafael Catatalá Justizia Ministroari jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza ez dago ados Espainiako gobernuak Erregistro Zibilak Euskadiko Justizia Administrazioaren esparrutik ateratzearekin. Gaur arratsaldean Madrileko Justizia Ministerioaren egoitzan egin den Justizia Administrazioko Sektorekako Konferentziaren osoko bilkuran adierazi du hori. Bilera berorretan, Manuel Valínek gaineratu du Eusko Jaurlaritzak «Erregistro Zibilak publikoak eta doakoak izaten jarraitzea nahi duela». 

Ildo horretatik, Manuel Valínek honako hau esan du: «Nahiz eta Espainiako gobernuak, azkenean, aurrera eraman Erregistro Zibilen harira iragarri dituen planak, Eusko Jaurlaritzak gaur egun Euskadin erregistrootan lan egiten duten langile guztien lanpostuak bermatuko ditu». Adierazi duenez, «252 lanpostu horiek beharrezkoak izango dira Euskadin Bulego Judizial Berria (BJB) abiarazteko, eta ondo funtzionatu dezan»; horregatik, «gure gain hartu dugu pertsonala berratxikitzeko plan bat prestatzeko ardura». 

Justiziako zuzendariak gogorarazi du jarrera horixe bera agertu ziela Euskadiko Justizia Administrazioan ordezkaritza duten sindikatu guztiei (CCOO, ELA, LAB, UGET, CGT eta CSIF) joan den uztailean, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarekin eta Justiziako sailburuordearekin egindako bileran.

EAE-ko LANGILEAK GUZTIRA ERREGISTRO ZIBILETARAKO (252)

(Datu gehiago atxikitako dokumentuan)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)