Berriak
Eu

Genero indarkeriak eragindako azken hilketagatik gaitzespen kontzentrazioa egin da Gasteizko Udaletxearen aurrean

2015.eko apirilak 07

Erakunde ezberdinetako ordezkari ugari bildu da gaur eguerdian Gasteizko Udalak deituta, udaletxearen aurrean, genero indarkeriak eragindako emakume baten azken hilketa gaitsezteko. Iñaki Calvo Berdintasun zinegotzia eta Udaleko talde politiko guztietako ordezkariekin batera, bertan izan dira Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburua, Jon Darpón Osasun sailburua, Javier de Andrés Arabako Diputatu Nagusia, eta EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordeko erakunde ezberdinetako ordezkariak. Emakundeko zuzendariak hildako emakumearen familiari eta ingurukoei euren elkartasuna adierazteaz gain, gogoratu du emakumeen kontrako biolentzia dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena.

Gaurkoa ez da izan erakundeek egin duten gaitzespen adierzpen bakarra, izan ere, hilketa gertatu eta berehala euren gaitzespena adierazi baitzuten bai Udalak zein Emakundek, eta bi erakundeek parte hartu baitzuten mugimendu feministak larunbatean deitutako manifestazioan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)