Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 21:45etik 22:10era, Athletic Club eta Valencia C.F. partidua dela eta

2015.eko apirilak 07

Datorren ostegunean, apirilaren 9an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Valencia C.F. partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:45etik 22:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:01ean, 19:31n eta 19:41ean.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 21:45etik 22:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira

Luzapena egotekotan mozketa partziala partidua bukatzerakoan burutuko da. Zerbitzua berrezartzen denean, zerbitzu bereziak eskainiko dira bi noranzkoetan.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau