Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitaniak eta Euskadik mugaz gaindiko lankidetza sendotu dute Euroeskualdea 2015en Bileran

2015.eko apirilak 07
  • Euroeskualdeak, beste neurri batzuez gain, mugaz gaindiko mugikortasuna hobetzea aurreikusi du 2015erako, TER motako trenak Irunera iritsaraziz.
  • Euroeskualdeak mugaz gaindiko proiektuak gauzatzeko 510.000 euroz hornitutako diru-laguntzen deialdia egindo du 2015ean.
  • Lehendakariak, egun Euroeskualdeko presidentea denak, lurralde arteko lankidetzaren balioa azpimarratu du, bi lurraldeen garapenaren iturri iritzita.
  • Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren gainean hartutako konpromisoa berretsi, eta berriz egin die dei gainerako eragileei «Europarentzat estrategikoa den proiektu» horren aldeko apustuari eutsi diezaioten. 

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Iñigo Urkullu lehendakaria egungo presidentea dela, gaur goizean egin du 2015eko Biltzarra Busturiako Madariaga dorretxean.

Lehendakaria eta Rousset presidentea buru izan diren bileran hartu dute parte, besteak beste, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Inugurmen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Kanpo Ekintzako idazkari Marian Elorzak. Bestalde, Akitaniako Eskualde Kontseiluaren izenean, besteak beste, bertan izan dira presidenteorde François Maitia, Garraioko sailburu Mathieu Bergé eta Enplegu eta Ekonomiaren Garapeneko sailburu Eric Guilloteau. 

Biltzarrean, lehendakariak mugaz gaindiko lankidetzaren balioa nabarmendu du, Eusko Jaurlaritzak Europa mailako lankidetzari eusteko hartutako konpromisoa azpimarratzeaz gain; «izan ere, estrategia partekatuek eta lurralde arteko lankidetzak gure garapen-aukerak biderkatzen dituzte». Agerian utzi du, beraz, proiektu partekatuak Europako garapenerako funtsak eskuratzeko bitarteko garrantzitsua direla. 

Halaber, lehendakariak adierazi du garrantzitsua dela Europa mailako apustu estrategikoa den korridore atlantikoko abiadura handiko trenaren proiektuan aurrera egitea, eta berretsi du Eusko Jaurlaritza, hartutako konpromisoak direla medio, dagozkion lanak betetzen ari dela. Lehendakariak berriz ere egin die dei inplikatutako gainerako erakundeei eta eragileei azpiegitura horren aldeko apustuari eutsi diezaioten, Euskadirentzat eta Akitaniarentzat ez ezik, Europarentzat ere estrategikoa delako. Alain Rousset-ek ere trenaren aldeko bere jarrera berretsi du, Europa mailako proiektu estrategikoa eta lehentasunezkoa defendatuz.

Gaur goizeko bileran, Iñigo Urkullu lehendakariak berri eman duenez, Euroeskualdeko Biltzarrak 2014ko jardueren balantzea onartu du. Onartutakoen artean daude honako hauek: osasun arloko hitzarmena izenpetzea, EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean bikaintasunaren Euroeskualdeko Bikaintasun Campusa abiaraztea, Baiona-Hendaia autobus-linea Irunera iritsaraztea, TERaren eta Topoaren arteko lotura hobetzea Hendaiako geltokiko seinaleztapen intermodal berriaren bidez eta Euroeskualdeko langileen mugikortasuna hobetzeko proiektuaren aurkeztea Europako Eskualdeen Batzordeko LLETen Plataformaren aurrean.

Halaber, biltzarrean 2015eko ekintza-plana onartu dute, iragan abenduan Hendaian onartutako 2014-2020 aldirako Euroeskualdearen Plan Estrategikoan oinarrituta. Ekintza-planak eskualde arteko lankidetzarako 4 ardatz eta 40 ekintza zehatz barne hartzen ditu:

  1. Euroeskualdeko herritartasuna sustatzea.
  2. Enpresetan ezagutzaren, berrikuntzaren eta leihakortasunaren ekonomia sustatzea.
  3. Lurralde jasangarria.
  4. Gobernantza irekia. 

Honako hauek dira 2015erako aurreikusitako ekintzetako batzuk:

  • Hizkuntzen elkar ezagutza eta erabilera sustatzea.
  • Truke-programak sustatzea Euskadiko eta Akitaniako ikastetxeen arteko truke‑programak sustatzea, arreta berezia eskainita euskararen garapenari, lurralde bietan hitz egiten den hizkuntza izaki.
  • Hizkuntza anitzeko gida bat osatzea (laueleduna), ostalaritzako, merkataritzako eta sektore turistikoko profesionalei zuzendua.
  • Donostia 2016 Europako Kultur Hiruburua ezagutaraztea Akitanian eta ekitaldiari loturiko lankidetza‑proiektuak sustatzea.
  • Kultura-Herritarrak-Gazteria Batzordea sortzea, Akitaniako eta Euskadiko eragileak aldin behin bil daitezen.
  • Gazteen mugaz gaindiko mugikortasuna bultzatzea, hainbat funtsen bidez (Erasmus +, Eures, etab.).
  • EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean 2014ko udazkenean sortutako bikaintasunaren Euroeskualdeko campusa garatzea.
  • Ikerketa-Berrikuntza-Garapena arloko Euroeskualdeko Batzordea sortzea, Euroeskualdearentzat lehentasuna duten proiektuei ekiteko (Horizontea 2020 funtsak eta Europako Lurralde Lankidetza)
  • Bihartean eta Orkestra eragileekin lankidetzan jarraitzea, INTERCen esparruan (Akitania-Euskadi Interclustering) kluster-sareak eta lehiakortasun-poloak sortzea xede dela.
  • Osasun arloko Akitania-Euskadi ekintza-plana onartzea.
  • Bi enpegu-zerbitzu publikoen arteko harremanak sendotzea eta dinamizatzea eta mugaz gaindiko profesionalei zuzendutako informazio-atari bat sortzea.
  • Mugaz gaindiko lankidetza sustatzea Lanbide Heziketan, titulu-bikoiztasunaren erronkari aurre egiteko, irakasleen hizkuntza-prestakuntzarako, etab., betiere Euroeskualdeko politikaren irizpideak txertatuta arlo horretan
  • Mugaz gandiko mugikortasuneko eta garraioko hobekuntzekin jarraitzea (TER trenak eta autobusak Irunera iritsarazita). 
  • Garraio-ibilbideak kalkulatzeko ataria abiaraztea mugan eta beste bidaia-txartelen sistema batzuekiko elkarreragingarritasunean sakontzea. 

Halaber, Euroeskualdeak proiektuak gauzatzeko bi deialdi egingo ditu 2015ean, guztira 450.000 euroz hornituak, eta bestalde lankidetza proiektuetarako 60.000 euro aurreikusten ditu. 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IzaskunBilbaoB
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu Euskadi y Aquitania comprometidos por una euroregión unida por la alta velocidad http://t.co/RHCA3v8G6e

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Aquitania y Euskadi refuerzan la colaboración transfronteriza en la Asamblea de la Eurorregión 2015 http://t.co/lhpMl4V8lt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)