Berriak
Eu

Emakundek dei egin die hiritarrei emakume baten hilketaren aurrean euren gaitzespena azaldu dezaten

2015.eko apirilak 03

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Gasteizen gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespena azaldu du eta gogoratu duemakumeen kontrako biolentzia dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Honekin batera, Emakundek gizarteari dei egiten dio honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten nazka eta gaitzespena adierazteko eta gogorarazten dio indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela, egunean indarrean dauden genero arauak aldatu ez ditzaten. Zentzu honetan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna gogoratu du Emakundek. Emakundek parte hartuko du larunbatean mugimendu feministak Andre Mari Zuriaren enparantzan arratsaldeko zortziretarako antolatu duen kontzentrazioan eta Gasteizko Udalak talde politiko guztiekin adostuta datorren astearterako deitu duen kontzentrazioan (eguerdiko 12etan udaletxearen aurrean). 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau