Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eskatu du Candy enpresa zorrotz eta serio kudeatzeko

2015.eko apirilak 01

Azken asteotan Candy enpresaren etorkizun oraindik zehaztugabeari buruz argitaratu den informazio ugari eta nahaspilatsuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak jakinarazi du ezinbestekoa dela berrindustrializazio-ereduan aurrera egitea, orain arte beste enpresa batzuetan landu diren baldintzetan: hau da, industria-egitasmo bat behar da, finantza-askitasuna eta dagokion bideragarritasun-plana dituena, jarduera berritzaileak sustatuko dituena eta ahalik eta enplegu gehiena bermatuko duena.

 

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago, iruditzen baitzaio Gipuzkoako Foru Aldundiak axolagabekeriaz manipulatzen dituela Candyko langileak.

 

Orobat, honako hau argitu nahi dio euskal gizarteari eta, bereziki, Candyren itxiturak kaltetutako pertsona eta familiei:

 

Eusko Jaurlaritzak Candyrentzat irtenbidea bilatzen jarraitzeko borondate osoa du oraindik.

 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak argi utzi nahi du zabal-zabalik jarraitzen duela lankidetza-ildoa bere aldetik; lehenik eta behin, Candy ez ixteko egin duen apustuan; bigarrenik, industria-egitasmo serio eta egiaztatu bat lekarketen inbertitzaileak bilatzen.

 

Hala, industria-egitasmo bat duen inbertitzaileak bilatzeak bideratzen gaitu zeregin horretan; hain zuzen, finantzazio-plan bat eta jarduteko epeen kronograma bat dituen egitasmo bat, ahalik eta enplegu gehiena sortuko duena.

 

Esperientziak, eta erakunde gisa dugun ardurak, zuhur jokatzera eta itxaropen faltsurik ez ematera garamatza. Are gutxiago, egitasmoek ez dituztenean aurkeztu dagozkion merkataritza- eta finantzaketa-azterketak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Optimize ekimenarekin gertatzen ari den moduan.

 

Ildo horretatik, Sailak salatu du enpresari irtenbidea emateko epeak agortzen ari direla, eta, bitartean, Aldundiak egoera kontrolpean duen itxurak egiten dituela, benetan arazoa nola konpondu ez badaki ere.

 

Beraz, aurreikusitako proiektuak Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea behar badu, komenigarria da Jaurlaritzari haren ezaugarri eta berezitasunen berri ematea: hartara, Sailak behar adina denborarekin aztertuko du, halako kasuetan komeni den moduan.

 

Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila zur eta lur dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren desleialtasunarekin eta axolagabekeriarekin

 

Legegintzaldian, irizpide desberdinak eduki arren sarritan, lankidetzako harremana izan dute bi erakundeek krisialdian edo lehiaketan dauden enpresen arazoei konponbidea bilatzeko garaian; horregatik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak onartezintzat jotzen du aldundiaren jokabidea, desleiala eta gardentasunik gabea, aldundiak beretzat gordetzen baititu, edo asmoari eta plangintzari buruzko informazioa, edo ekimenari buruzko beste xehetasun batzuk.

 

Eusko Jaurlaritzak hainbatetan eskaini dio lankidetza aldundiari, irtenbide posibleak batzeko asmoz; hala ere, aldundian ez dute eskaintza ebaluatu behin ere, eta are gutxiago onartu. 

 

Aurretik landu diren kasuen aldean, bestelako konotazioak ditu Candyk, eta kezkagarria da aldundiaren moduko erakunde batek ahalegin handiagoak egitea mediatikoki eta hauteskundeei begira, langileentzat irtenbideak bilatzen baino.

 

Gure herrialdean, ezin dugu xuhurtu erakundearteko lankidetza —enpresa eta enpleguari konponbidea eman nahi badiogu, bederen— eta aldundia ez da ari erakusten Gipuzkoak merezi duen maila.

 

Gipuzkoako Foru Aldundia langileen sentiberatasunaz baliatzen ari da, oraindik egiaztatu gabeko itxaropenak sortzen

 

Foru Aldundiak balizko irtenbide bat eszenaratu du, ekimena bideragarria ote den jakin gabe, eta hari dagozkion merkataritza- eta finantza-azterketak ezagutu gabe.

 

Formula populistak erabili ditu horretarako, industria-egitasmoaren oinarri sendorik gabeak, eta langileen egoera ahul eta sentiberaz abusatu du, ulerturik denbora aurrera doala eta epeak agortzen doazela.

 

Foru Aldundiaren erabilera mediatikoa gaineratzen badiogu horri, are zailagoa da irtenbideak bilatzea enpresa interesdun batekin sor daitezkeen balizko negoziazioei begira.

 

Eusko Jaurlaritzak begirunez jokatu nahi du Optimize egitasmoarekin; beraz, informazio aski xehea ez duen bitartean, ez du iritzirik emango gaiaren inguruan.

 

Eusko Jaurlaritzak berriz agertu nahi du lankidetzarako borondatea eta diskrezioz, zuhurtasunez, seriotasunez eta erakundeei dagokien arduraz jokatzekoa. Zabalik mantentzen du enpresa-batzordearekin duen lankidetza-ildoa aipatu berri ditugun baldintzetan irtenbideak bilatzeko.

 

Ezin dugu Optimize epaitu, dagoeneko ezagutzen denaz harago: hau da, proiektua aurrera ateratzeko ahaleginak egin zirela Italian, eta antzuak izan zirela, hain zuzen, beharrezko diren berrikuntza eta finantzazio pribatua falta zituelako proiektuak.

 

Ez genuke nahi Bergaran gauza bera gertatzea, baina proiektua kudeatzeko oraino ezarri diren oinarriek ez digute horretarako bide ematen.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Desde el GV pedimos rigor y seriedad en la búsqueda de solución para los extrabajadores de Candy. @Irekia @Gob_eus http:…

  • @arantxa_tapia
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Desde el GV pedimos rigor y seriedad en la búsqueda de solución para los extrabajadores de Candy. @Irekia @Gob_eus http://t.co/rtHq1NpoK7