Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren iritzia, Aiete auzoan osasun-zentro berri batek izan ditzakeen kokapenei buruz

2015.eko apirilak 01

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak publikoki azaldu nahi dute oso harrituta daudela Donostiako Udalak egindako maniobra mediatikoarekin, hain zuzen, Aiete auzoan etorkizunean osasun-zentroa non ipini adieraztearen inguruan. Bi erakundeek uste dute Donostiako Udalak arreta desbideratu nahi duela, ez baititu behar bezala kudeatu Eusko Jaurlaritzak azpiegitura sanitarioak eraikitzeko orain arte egin dizkion proposamenak.

2014an, Osakidetzako arduradunek Donostiako Udaleko arduradunekin bilera egin zuten eta Aiete auzoan osasun-zentro bat eraikitzeko balizko hainbat kokapen bisitatu zituzten. Balizko alternatiba horietatik, bik bakarrik betetzen dituzte Osakidetzak eskatutako baldintzak eta eskakizunak: «Jolastoki» izeneko partzelak eta Oblatuen kongregazioaren jabetzako eraikin batek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Donostiako Udalaren partzelen eskaintza jaso dute. Eta Udaletik adierazi dute eskaintza hori egin dutela, prentsan agertutako albiste batzuen ondorioz, Aiete auzoan egindako kontsulta batzuetan oinarrituta. Erabat faltsua da, azken hilabeteetan, gai honi buruz hitz egiteko harremanetan jarri direla adieraztea.

Izan ere, Donostiako Udalaren eta Osasun Sailaren arteko azken hilabeteetako negoziazioetan adierazi dute

Alde Zaharrean (Bretxako eraikinean) osasun-zentro berri bat eraikitzeak lehentasuna duela. 2014ko EAEko aurrekontuetan 800.000 euroko kopurua jaso zen azpiegitura honetarako, baina Udalaren zehaztasunik ezaren ondorioz, ezin izan zen azpiegitura hori gauzatu. 2015eko aurrekontuetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak berriz ere kopuru hori erreserbatu zuen, uste baitzuen osasun-zentro hori martxan jartzea lehentasunezko ekintza zela, Alde Zaharreko bizilagunen arreta sanitarioko zerbitzuaren kalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko. Hala ere, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek 2014ko abenduaren 1ean egin zuten bileraz geroztik (eta Bretxako arrandegiaren eraikineko gunea hitzartuta egonda), ez da inolako erabakirik hartu, Eusko Jaurlaritzak interesa adierazi duen arren eta alkateari etengabe gutunak bidali dizkion arren.

Badirudi, Alde Zaharreko osasun-zentro horri dagokionez, Udalak bere hitza betetzeko duen gaitasunik eza dela komunikabideetan kanpaina hau hasteko arrazoia. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Donostiarekin duten konpromisoa berresten dute eta bertako Udalari eskua ematen diote Alde Zaharreko osasun-zentroa lehenbailehen errealitate bihurtzeko. Era berean, Aiete auzoan balizko zentro baten kokapenari buruz hitz egiten jarraitzeko prest daudela adierazi dute, betiere, bi aldeetatik behar bezalako leialtasun instituzionalarekin jarduten bada. 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iarcauz
    2015.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @djjacomenorato: Posicionamiento del Dpto de Salud y Osakidetza respecto de las posibles ubicaciones de un nuevo centro de Aiete http:/…

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    Posicionamiento del Dpto de Salud y Osakidetza respecto de las posibles ubicaciones de un nuevo centro de Aiete http://t.co/xGbV1uSsMh