Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Jaurlaritzak aditzera eman dezan zer iritzi duen Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeak Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiaren eta ardoaren kalitatea defendatzeko egindako lege-proposamena aintzat hartzeari buruz. (2015-03-31(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 31

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZA EUSKADIKO MAHASTIEN ETA ARDOAREN KALITATEA BABESTEKO LEGE PROPOSAMENAREN ALDEKOA DA

Hala ere, Jaurlaritzak ohartarazi duenez, arau hori sektorearen, jatorri-deitura guztien eta hiru foru-aldundien adostasunarekin garatu behar da.

Gobernu Kontseilua Euskal Autonomia Erkidegoko mahastien eta ardoaren kalitatea babesteko Lege-proposamena aintzat hartzearen alde agertu da gaur.

Lege-proposamen horren bidez, Euskadin, merkataritza-xedea duten mahasti-landaketa berrien kasuan, jatorri-deituraren barrukoak bakarrik baimentzea lortu nahi da. Gainera, planteatutako arauan, euskal mahatsondoen aldaera genetikoa babesteko, gutxiengoan dauden aldaerak ikertzea sustatzeko eta Euskadiko antzinako mahastiak zaintzen laguntzeko diru-laguntzak emateko hainbat neurri finkatzen dira.

Eusko Jaurlaritzak, aldeko iritzia eman duen arren, euskal ganberari bi auziri buruzko ohar bat egin dio:

Arau hori sektorearen, jatorri-deitura guztien eta hiru foru-aldundien adostasunarekin garatu behar litzatekeela.

Bere ustez, ekimen hau ez litzatekeela araudi berri gisa formulatu behar, gaur egungo 5/2004 Legearen, maiatzaren 7koaren, aldaketa gisa baizik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau