Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia, Gasteizko udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen duena, udalerri horretako trafikoko kontrol-kameretatik datorren bideo-seinalea lagatzeari begira. (2015-03-31(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 31

LABURPENA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA GASTEIZKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, HIRIAN EZARRITAKO ZIRKULAZIOAREN KONTROLERAKO KAMEREN BIDEO SEINALEA LAGATZEKOA, BAIMENTZEKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKI PROPOSAMENA

Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren eta Gasteizko Udalaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena onartu du; horren bitartez Udalak Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren esku jarriko du hiriko zirkulazioa kontrolatzeko kameren bideo-seinalea babes zibilaren arloko informazio-iturri erabil dadin gertaera larriren bat gertatzen den guztietan.

Hitzarmen berria urrats handia da larrialdiak koordinatzeko orduan; izan ere, soinuaz gain, SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak gertaeraren irudia ere izango du eta, horri esker, zer gertatzen ari den hobeto jakin ahal izango dute eta, horrela, baita lankidetza eraginkorragoa ezarri ere esku hartzen duten agenteen artean; horrenbestez, hura konpontzeko abiarazitako jarduerak istripuaren beharrei are gehiago egokituko zaizkie.

Irudiak babes zibilarekin zerikusia duten gertaera larrien kasuetan erabiliko dira beti, eta ezin izango dituzte horietara zuzenean jo, udalaren beraren bidez baizik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren koordinazio-planen artean larrialdiak kudeatzeari buruzkoa dagoela kontuan harturik, sail horrek antzeko hitzarmenak egin nahi ditu etorkizunean beste erakunde batzuekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau