Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Dekretua, zeinen bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen katalogo eguneratua. (2015-03-31(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 31

 

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ARDURAZKO KARGU PUBLIKOAK BETETZEN DITUZTEN PERTSONEN KATALOGOA EGUNERATUKO DU

Gobernu honek gardentasun handienaz jokatu, publizitate aktiboa egin eta herritarrek ardurazko karguak betetzen dituzten pertsonei buruzko informazio guztia eskura izateko eskubidea betetzeko duen konpromisoaren parte da eguneratzea.

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publikodunen Katalogoa eguneratzea erabaki du gaur, katalogoa sortu zuen Dekretuko xedapen gehigarria betetzearren -2014ko azaroan onartu zen Dekretua-. Lege-xedapen horren arabera, Eusko Jaurlaritzak urtero eguneratu beharko du katalogoa, urteko lehenengo hiruhilekoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kargu Publikodunen Katalogoa herritarren eskura dago, www.euskadi.eus webgunean, eta Eusko Jaurlaritzak gardentasun handienaz jokatzeko, publizitate aktiboa egiteko eta herritarrek ardurazko kargu publikoak betetzen dituzten pertsonei buruzko informazio guztia eskura izateko eskubidea betetzeko duen konpromisoaren parte da.

Katalogo hau 2014ko azaroan aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren eta Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dauden Kargu Publikodunen Jokabide-kodea eta haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legeko 2. artikulura egokitzeko. Horrela, goi karguduntzat hartutako pertsonen hasierako zerrenda handitu egin zen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau