Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak segurtasun-aholkuak zabaldu ditu Aste Santuko jaietako ospakizunei begira

2015.eko martxoak 31
Gogora ekarri dute aurrea hartu behar zaiela jende-samalda biltzen denean egon ohi diren lapurreta txikiei
 
Ertzaintzak oinarrizko segurtasun-neurri batzuk hartzeko premia gogorarazi du, Aste santuko jaiei begira; izan ere, ospakizunetan jende-samalda biltzen denean, lapurreta txikiak egiteko aukera paregabea sortzen zaie delitu-gileei. Ildo horretatik, Balmasedako ertzain-etxeak prebentzio-aholku sorta bat jendarteratu berri du, Balmasedan hainbat ekitaldi publikok erakartzen baitute jendetza. Dena dela, jaiegun horietan ospakizunak antolatzen dituzten euskal udalerri guztietan dira baliagarriak aholku horiek.
 

Aste Santua iristen denean, jendetza handia biltzen da ospakizun-ekitaldietan eta, ondorioz, nabarmen aldatzen da euskal udalerrietako egunerokotasuna. Tamalez, ohikoa da egun horietan lapurretak, diru-zorroen edo telefono mugikorren lapurretak eta beste delitu batzuk izateko arriskua handitzea, batez ere, azoka, Erdi Aroko azoka, prozesio eta antzerakoetan.

Horiek horrela, Balmasedako ertzain-etxeak zenbait aholku jendarteratu ditu arrisku-egoerak gutxitzeko; izan ere, bisitari kopuru handia izan ohi dute jai egunotan. Hala ere, ospakizun publikoak antolatzen dituzten euskal udalerri guztietan dira baliagarriak aholku horiek.

Aholkuen artean, honako hauek: irekitzeko zailak diren poltsak eramatea, gorputzaren aurrealdean, uneoro gure begiratupean edukitzeko, eta gainean eskua jartzea. Halaber, baliozko objektuak barruko poltsikoetan banatzea, zailagoa izan dadin horiek eskuratzea.

Esku-diruari dagokionez, ez eramatea diru guztia diru-zorroan. Horrela, ez dugu diru-zorroa ireki behar gastu bakoitzerako; horren ordez, galtzetako aurreko poltsikoak erabil daitezke.

Ez fidatu ezta ere eskabideak edota agiriak izenpetzeko eskatzen diguten pertsonekin, izenpetzeko DNIa atera behar badugu diru-zorrotik. Izan ere, une hori baliatu ohi dute lapurreta egiteko edo, bestela, dirua non gordetzen dugun jakiteko.

Ez erakutsi telefono mugikorra jende asko dagoen tokietan, zeren une ezin hobea da mugikorra lapurtzeko.

Orokorrean, beti egon behar dugu adi eta aintzat izan behar dugu horrelako lapurretak egiten dituztenak esperientzia handiko gaizkileak izan ohi direla. Eskarmentu handia izaten dute deskuiduak aprobetxatzen eta, gainera, askotan, taldean egiten dute lan; hala, hainbat pertsonen artean banatzen dituzte eginkizunak artean gure arreta galarazteko eta lapurretak egiteko.

Lapurreta, gorabehera, susmo, eta antzerako egoeretan, ez izan zalantzarik Ertzaintzako agenteengana edo udaltzainengana jotzeko edo 112 zenbakira deitzeko orduan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko