Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako bahetze-programari esker, programak diagnostikatu dituen 10 minbizi-kasutatik ia 7 hasierako fasean detektatu dira

2015.eko martxoak 30

2015eko Kolon eta ondesteko Minbiziaren Prebentzioaren Mundu Eguna

Programaren hasiera-hasieratik, modu goiztiarrean identifikatu dira detektatutako 2.200 minbizi inbaditzaileren % 65, baita 16.000 adenoma aurreratu (lesio aurregaiztoak) eta arrisku gutxiagoko 6.000 adenoma ere. Hori dela eta, Euskadi munduko programarik onenen artean dago.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek gizonei adierazpen zehatz bat egin die, zeren gizonek emakumeek baino gutxiago parte hartzen dute programa honetan, nahiz eta gizonen arriskua handiagoa izan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko eta Osakidetzaren Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Bahetzearen Prebentzio Programa 2009. urtean martxan jarri zenetik, detektatutako 2.200 minbizi inbaditzaileren % 65 hasierako fasean zeudela diagnostikatu ziren. Datu hori Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek jakinarazi du, gaixotasun honen Mundu Egunaren ospakizunaren bezperan.

Bahetze-programari esker, era berean, gaur arte 16.000 adenoma aurreratu (lesio aurregaiztoak) eta arrisku gutxiko 6.000 adenoma identifikatu dira. Emaitza horiek direla medio, Euskadik du munduko kolon eta ondesteko minbizirako prebentzio-programarik onena. Ez soilik efikaziari eta kalitateari dagokionez, baita lortutako partaidetza altuarengatik ere: % 70 gehiago estatuko batezbeskoaren aldean. Estatukoa ez baita % 50era iristen. Gai honi dagokionez, Osasuneko sailburuak gizonei dei berezia egin die, zeren gizonek emakumeek baino gutxiago parte hartzen dute programa honetan baina, hain justu, gizonek dute lesio aurregaiztoak eta gaiztoak garatzeko probabilitaterik handiena.

Kolon eta ondesteko minbiziaren bahetze-programak 2013ko abenduan Euskadiko helburu-populazioaren % 100 lortu zuen. Horrela, Jon Darpón sailburuak legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromisoa lortu zen, hau da, 50 eta 69 urte bitarteko euskal populazio guztiari (Eustaten arabera, 586.000 herritar) programako lehenengo gonbidapena bidaltzea.

Gorotzetako odol ezkutuaren testaren bidezko bahetzea egiteko gomendioa egiten hasi zen EB 2003. urtetik aurrera, eta Estatuko osasun-sistemak bere gain hartu zuen 2006az geroztik; garai hartan, 50-69 urteko biztanleriaren % 50 eraginpean hartzeko helburua finkatu zuten 2015. urterako. Euskadik, horrela, % 100a urte bat lehenago lortu zuen,estatuko benetako estaldura, ordea, data horretan, % 20koa zen. .

Jon Darpón-ek nabarmendu duenez, esfortzu jarraitu eta handia egin behar izan dute urtetan, bai baliabideak esleitzeari dagokionez, bai antolaketari dagokionez, eta Programaren arduradunek lan bikaina egin dutela adierazi du; izan ere, Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko profesionalen artean koordinazio handia egon da. Bestalde, gizarte zibilak ere babesa eman duela azpimarratu du, AECC elkartearen eta Minbiziaren aurkako Aliantzaren bitartez.

Sailburuaren ustez, «funtsezko inbertsioa da, gure herritarrek osasun-maila handiagoa eta bizi-kalitate handiagoa izan dezaten eta, gainera, minbiziaren tratamenduetako kostuetan aurreztu ere egingo dugu, epe ertainean». «Izan ere, batzuetan ahaztu egiten zaigu detekzio goiztiarra egitea, kasu askotan, bizitza salbatzea dela, pertsonak salbatzea dela: I. eta II. fasean daudenean detektatzen baditugu 10 minbizi inbaditzailetatik 7, horien pronostikoa aldekoagoa izatea lortzen ari gara.», adierazi du.

Jon Darpónek adierazi duenez, lehen mailako prebentzioa ere oso garrantzitsua da gaixotasun honi aurre egiteko garaian; izan ere, gure erkidegoan heriotza eragiten duen bigarren arrazoi nagusia baita, gizonen nahiz emakumeen artean. Hain justu, 2013-2020 Osasun-Planaren oinarrizko ardatzetako bat prebentzioa bultzatzea da, bizimodu osasungarriaren bitartez.

 

GEO TESTA (Gorotzetako Ezkutuko Odola)

Euskadin, Kolon eta ondesteko Minbiziaren bahetzea 2008. urteko maiatzean onartu zen eta hurrengo urteko urtarrilean abiarazi. Programan honako hauek sartzen dira:

  • Test immunokimiko kuantitatibo bat Gorotzetako Ezkutuko Odola (GEO) detektatzeko, 2 urtean behin, eta berresteko proba diagnostiko bat kolonoskopia bitartez, sedazio eta guzti.
  • Programaren koordinazio zentralizatua eta gauzatzearen koordinazio deszentralizatua.
  • Lehen Mailako Arretaren inplikazioa eta Arreta Espezializatuarekin estu-estu koordinatzea.
  • Kita etxera bidaltzea eta Osasun Zentroetan biltzea.
  • Datu Base Klinikoekin konektatutako Informazio Sistema.
  • Eta, bukatzeko, prozesu guztiaren eta ateratzen diren emaitzen jarraipena eta ebaluazio jarraitua egitea.
4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HUAospitalea
    2015.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzako bahetze-programari esker, programak diagnostikatu dituen 10 minbizi-kasutatik ia 7 hasierako fasean... http://t.co/DLUSJZEpOZ

  • @HUAospitalea
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @biocrucesHRI: Programa cribado de Osakidetza consigue detectar en estadios iniciales casi 7 de cada 10 casos de cáncer colorrectal
    http…

  • @biocrucesHRI
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    Programa cribado de Osakidetza consigue detectar en estadios iniciales casi 7 de cada 10 casos de cáncer colorrectal
    http://t.co/unJZJp5mu8

  • @DebagoienekoESI
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    programa cribado de Osakidetza consigue detectar en estadios iniciales casi 7 de cada 10 casos que diagnostica
    http://t.co/mw3X9DxehS

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)