Berriak
Eu

Kontratazioetan berdintasuna bermatzeko enpresentzako gida argitaratu du Emakundek

2015.eko martxoak 30

Administrazioa gero eta berdintasun-klausula gehiago ari dira txertatzen kontratazioan, eta enpresek klausula horiei erantzun behar diete. Horregatik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Enpresentzako gida: berdintasuna kontratazioetan gida diseinatu du helburu espezifiko honekin: enpresei erraztea errekerimendu horiei erantzun egokia eman diezaieten lizitazioetan, baita helburu orokor honekin ere: berdintasuna sustatzea erakundeen kudeaketan eta funtzionamenduan.

Gidak hiru zati ditu. Lehenak azalpenak eta jarraibideak eskaintzen ditu administrazioak kontratuen prozedurazko aukeretan sartzen ari diren berdintasunerako klausulei erantzuteko. Bigarrenak berdintasunerako kudeaketa hartzen du aintzat, eta hirugarrenak enpresek erakunde kontratatzaile gisa betetzen duten zeregin traktoreari egiten dio erreferentzia, eta enpresek kontratatzerakoan kontuan izan behar dituzten berdintasunerako klausuletarako ideiak biltzen ditu.

Era berean, hainbat materialez osatuta dago: Berdinbide, antolakundeetan kudeaketaren alorrean berdintasuna lantzeko tresna; eta hiru bideo tutoretza-lan gisa: bideo horien bitartez labur eta modu grafikoan azaldu nahi da zer esan nahi duen genero-ikuspegia produktu eta zerbitzuetan sartzeak, zer nolako genero-eragina dagoen produktuen eta zerbitzuen kontratazioan eta, azkenik, nola erabili behar den Berdinbide tresna.

Bideoak:

Gure produktu eta zerbitzuen generoaren ikuspuntua kontuan hartzeak, zer esan nahi du? (MP4, 16 MB)

Generoaren inpaktua zerbitzu eta produktuen kontratazioan (MP4, 16 MB)

Berdinbide: erakundeetan emakumeen eta gizonen berdintasunari balioa emateko tresna (MP4, 21 MB)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    [#BERDINTASUNA] Kontratazioetan berdintasuna bermatzeko enpresentzako gida argitaratu du @emakundEJGV-k ➡ http://t.co/SrcwMVWih1

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)