Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

IVAPek euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako "Jesus Maria Leizaola" saiaren deialdi egin du, 14.000 euroko hornidura duena

2015-04-10
  • Sari horren helburua euskal sistema autonomikoaren berezitasunei buruzko azterlanak bultzatzea da, gai horren erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izandakoa omendu eta gogoratzeko.
  • Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, euskaraz edo gaztelaniaz, eta pertsonek banaka edo taldeka prestatu ditzakete; www.ivap.euskadi.eus webgunean aurkeztu behar dira, 2015eko maiatzaren 29a baino lehen.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Jesus Maria Leizaola sariaren beste edizio bat deitu du. Horri esker, 14.000 euroko saria jaso ahal izango da euskal autonomiaren arloko ikerketa lanetarako. Deialdi hau apirilaren 16an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatuko da

Ikerketa lan horiek aurkezteko epea irekita egongo da 2015eko maiatzaren 29ra arte, egun hori barne. Lanak xede horretarako gaitutako bide elektronikoetatik aurkeztu behar dira, hemen: www.ivap.euskadi.eus. Lanera euskarazko nahiz gaztelaniazko lanak aurkez daiteke. Argitaratu gabeko lanek izan behar dute, 100 orrialdeko gutxieneko luzerakoak, espazio bikoitzarekin mekanografiatuta. Edukiari dagokionez, baldintza bakarra dago: euskal autonomia bereziaren alderdietakoren bat izatea hizpide. Sari honetara pertsonak banaka nahiz taldeka aurkez daitezke.

EUSKAL AUTONOMIA SISTEMA

IVAPen funtzioetako bat euskal autonomia-sistemaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, organismo honek ikerketa-sari hau sortu zuen 1990ean, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoa oroimenez.

Harrezkero, institutuak sari honen deialdia egiten du aldian-aldian, askatasun osoz euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egiten dituzten edo horiek aztertzen dituzten eta horietan sakontzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @aingerulaguna
    2015-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: http://t.co/HYg9UdrCLs EL IVAP convoca el premio Jesús María Leizaola para trabajos de investigación sobre la autonomía vasc…

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2015-04-10

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/HYg9UdrCLs EL IVAP convoca el premio Jesús María Leizaola para trabajos de investigación sobre la autonomía vasca @Gob_eus

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2015-04-10

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: http://t.co/HYg9UdrCLs EL IVAP convoca el premio Jesús María Leizaola para trabajos de investigación sobre la autonomía vasc…

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-04-10

    Comentario de Twitter:
    [#SARIA] IVAPek euskal autonomiari buruzko ikerketa lanetarako "Jesus Maria Leizaola" saiaren deialdi egin du ➡ http://t.co/1JhrwofkSP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko