Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Justizia administrazioa eraberritzeari buruzko Ikastaroa UIMP-an

2010.eko ekainak 29

Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza zabala izango du bihar (ekainak 30), Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean, hasiko den Justizia Administrazioa eraberritzeari buruzko ikastaroan. Ikastaroa, Kantabriako Gobernuak eta Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusiak antolatzen dute.

Justiziako sailburuordeak, José Manuel Fínezek, mahainguru batean hartuko du parte ostegunean eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako zein Kantabriako gobernuetako ordezkariek beraien ikuspuntua azalduko dute bai bakoitzaren autonomia erkidegoan bai Ministerioaren menpeko lurraldean burutzen ari den justizia sistemaren eraberritze‑prozesuari buruz.

Egun horretan bertan, Eusko Jaurlaritzako Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria den Rosa Gómezek parte hartuko du giza kapitalaren antolatze-era berria Justizia Administrazioan gaia jorratuko duen mahai batean. Saio berean parte hartuko dute ere Ministerioko Eraberritzeko eta Justizia Administrazioarekiko harremanetarako idazkari nagusia den Iñaki Sánchezek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea den Antonio Doradok.

Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariak, Luis Corderok, biharko saioan hartuko du parte epaitegien berrikuntza teknologikoari buruz hitz egiteko. Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan martxan jarri du Espainian aitzindaria den esperientzia auzi‑eskeak telematika bidez izapidetzeko. Papera kentzea eta eragile judizial guztiek Justizia Administrazioarekin dituzten harremanak arintzea helburu dituen espediente judizial elektronikoaren hastapena da.

Iruzkin bat
  • @UimpValencia
    2010.eko ekainak 29

    Comentario de Twitter: Curso sobre modernización de la Administración de Justicia en la UIMP. http://bit.ly/d3awa6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko