Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Organo judizialen itzupelgintza zerbitzua 1.012 aldiz aritu zen 2014an

2015.eko apirilak 09
  • Esku hartzeen % 77,4 idatzizko dokumentuen itzulpenak izan dira, gehienak euskaratik gaztelaniara.
  • Zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak hizkuntza eskubideak bermatzen dizkie herritarrei justiziarekiko harremanetan.
  • Eusko Jaurlaritzak 774.000 milioi euro bideratuko ditu Justizia Administrazioko langileen hizkuntza normalizaziora.

2014an, Eusko Jaurlaritzak Justizia Organoen eskura jartzen duen Itzulpengintza Zerbitzuak 1.012 aldiz jardun zuen. Zerbitzuak egindako lan gehienak idatzizko dokumentuen itzulpenak dira (zehazki, % 77,4) eta gainerakoak (% 22,6) ahozko prozeduretako lanak izan dira.

 

2014KO ITZULPENAK ETA INTERPRETAZIO SAIOAK

 

Idatzizkoak

783  (% 77,4)

Ahozkoak

229 (% 22,6)

GUZTIRA

1012

 

 

IDATZIZKO ITZULPENAK

Itzulitako 783 dokumentuetako gehienak instrukzioko epaitegietatik datoz. Ondoren, administrazioarekiko auzien epaitegitik eta lan-arloko epaitegitik. Lurraldearen arabera, Gipuzkoak bidali ditu itzultzeko idatzizko dokumentu gehien.  Itzulpen-motari erreparatuta, hau da, gaztelaniara edo euskarara itzultzen den, dokumentu gehienak euskaratik gaztelaniara itzultzen dira.

 

HIZKUNTZAREN ARABERA, 2014.

(Gaztelania-Euskara / Euskara-Gaztelania) 

Itzulpen-mota: euskarara

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Agiriak

11

98

139

248

Orrialde-kopurua:

105

271

665

1041

 

Itzulpen-mota: gaztelaniara

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Agiriak

11

94

292

397

Orrialde-kopurua:

163

274

1054

1491

 

Itzulpen-mota: identifikatu gabe

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Agiriak

0

81

57

138

Orrialde-kopururik gabeko itzulpenak

0

531

178

709

 

JATORRIA  2014

 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Instrukzioko epaitegiak

0

47

196

243

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak

0

0

5

5

Zigor-arloko epaitegiak

0

1

4

5

Lan-arloko epaitegiak

1

3

90

94

Lehen auzialdiko epaitegiak

0

17

66

83

Erregistro zibila

2

3

1

6

Administrazioarekiko auzien epaitegiak

11

37

82

130

Adingabeen epaitegiak

0

0

0

0

Fiskaltza

2

8

2

12

Adingabeen Fiskaltza

0

2

17

19

Epaitegi dekanoa

0

3

6

9

Lan-arloko sala

0

2

0

2

Administrazioarekiko auzien sala

0

54

0

54

Arlo zibileko eta zigor-arloko sala

0

2

0

2

Gobernu Idazkaritza

0

30

0

30

Saila / Kudeaketa Unitate Teknikoa

5

57

0

62

Zerbitzu Komun Prozesala - Exekuzio Sekzioa

1

5

19

25

Audientzia

0

2

0

2

GUZTIRA

22

273

488

783

 

AHOZKO INTERPRETAZIOAK

2014an erregistratutako 229 interpretazioetatik, gehienak justizia organoen aurrean egindako deklarazioak edo ahozko auzietako agertzeak dira. Interpretazio gehienak Gipuzkoan egin dira:

JATORRIA  2014

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Agerraldia

0

0

2

2

Ahozko epaiketa

1

14

47

62

Aurkezpena

0

2

0

2

Adierazpena

1

24

50

75

Ezkontza zibila

0

0

28

28

Hitzezko epaiketa

0

0

2

2

Aditu-froga

0

0

1

1

Identifikatu gabe

0

23

34

57

GUZTIRA

2

63

164

229

 

HIZKUNTZ NORMALIZAZIOA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN

Eusko Jaurlaritzak 774.000 euro bideratuko ditu 2015ean Justizia Administrazioko langileen hizkuntza-normalizaziora, herritarrek euskaraz egiteko eskubidea berma dadin. Lehentasunezko helburu horretarako, ezinbestekoa da Justizia Organoen Itzulpengintza eta Interpretazio Zerbitzua; horrek, nagusiki, bi jarduera betetzen ditu:

  • Batetik, organo judizialetatik eta prozedura judizialean parte hartzen duten aldeetatik datozen dokumentuak itzultzea.
  • Bestetik, adierazpen, epaiketa, zinpeko epaimahaietako aurkezpen, adingabeen miatze, eta abarretan interpretazio-lanak egitea. 
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ARAUDIslp
    2015.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Organo judizialen itzupelgintza zerbitzua 1.012 aldiz aritu zen 2014an http://t.co/WrbFRltWv7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)