Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

IVAPek 155.000 euro bideratuko ditu 2015ean udal funtzionarioak euskalduntzeko

2015.eko apirilak 07
  • Hala, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingo honetan, udal erakunde publikoetan.

Eusko Jaurlaritzak, IVAPen bidez, 155.000 euroko laguntza deialdia egingo du, EAEko udalerriek eta mankomunitateek euskara-eskoletara hizkuntza-eskakizuna eskuratzeko joaten diren funtzionarioen ordezkapenak egiteko. Zehazki, 150.000 euro zuzenduko zaizkie eskatzen duten euskal udalei, eta 5.000 euro, EAEko mankomunitateei. Laguntza deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bihar publikatuko da.

EAEko udal eta mankomunitateek aurtengo urtarrila eta ekaina bitarteko aldirako laguntzak eskatu ahalko dituzte, uztailaren 1a eta 31 bitartean. 2015eko uztaila eta abendua bitarteko aldirako, eskaerak aurkezteko epea urriaren 1etik azaroaren 10era izango da. Eskaerak HAEEk hiru lurralde historikoetan dituen egoitzetako edozeinetan aurkez daitezke.

2014an 7 udal eta mankomunitatek, eta 22 langilek, jaso zituzten laguntza horiek.

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA 2015

Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingo honetan, udal erakunde publikoetan.

2015ean, Eusko Jaurlaritzak 13,9 milioi euro inbertituko ditu Euskadiko Herri eta Justizia Administrazioetan lan egiten duten pertsonak euskalduntzeko eta haietan hizkuntza normalizaziora jotzeko, hala euskal herritarrek haiekiko hartu-emanak euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @HUAospitalea
    2015.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    IVAPek 155.000 euro bideratuko ditu 2015ean udal funtzionarioak euskalduntzeko http://t.co/OtN2aaChhq

  • @txarliegarcia
    2015.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Bueno, igual el plan es acabar con el paro a base de abrir centros de enseñanza de euskera... http://t.co/4S6DKAe0dy

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: RT @jerkoreka: El IVAP destina 155.000€ a la euskaldunización del personal funcionario municipal de Euskadi en 2015 http://t.c

  • @Gob_eus
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: El IVAP destina 155.000€ a la euskaldunización del personal funcionario municipal de Euskadi en 2015 http://t.co/xmn7ypAd6Y

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: 2014an 7 udal eta mankomunitatek, eta 22 langilek, jaso zituzten laguntza horiek @Gob_eus http://t.co/5hKuPk4iOB

  • @jerkoreka
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    2014an 7 udal eta mankomunitatek, eta 22 langilek, jaso zituzten laguntza horiek @Gob_eus http://t.co/5hKuPk4iOB

  • @jerkoreka
    2015.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    El IVAP destina 155.000€ a la euskaldunización del personal funcionario municipal de Euskadi en 2015 @Gob_eus http://t.co/L5ovFarNmW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)