Berriak Osasuna
Eu

Ezarritako osasun mentaleko baliabide berriei esker, Gernika inguruko herritarrei arreta hobea emango dien eskualdeko gune bihurtu da

2015.eko martxoak 30

Osakidetzako zuzendari nagusiak  Jon Etxeberriak eguneko ospitaleko eta Tratamendu Asertibo Komunitarioko taldeek dagoeneko arreta ematen duten lokal berriak bisitatu ditu gaur

Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak Gernikako Osasun Mentaleko Zentroak (Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko erakundeak) eskaintzen duen arreta osatuko duten lokal berriak bisitatu ditu.

Zuzendariak berak adierazitakoaren arabera, instalazio hauek ireki direnez, giza baliabide gehiago egongo dira eta horrekin ez da soilik Osasun Mentaleko Zentroa indartzen, baterako koordinazioko eta etengabeko prestakuntzako estrategia berriak izateko aukera ere ematen du. Horrela, osasun mentaleko nahasmenduak dituzten pertsonentzako arreta hobetuko duen eskualdeko gune berria nahiz indartsua izango da.

Ondorioz, lokal egokiak eskura izanda eta TAK talderako (Tratamendu Asertibo Komunitariorako) baliabide profesional bikoitza izanda (hori guztia zailtasun handiagoak dituzten pertsonei etxean bertan arreta eman ahal izateko diseinatu da), arreta jasoko duten pazienteen kopurua handitu ahal izango da, zehazki, 2014ko 30 pazienteko kopurua, 2015ean, 70ekoa izango da. Eta, gainera, bi azpitalde antolatzeko aukera ematen du (TAK-1 eta TAK-2) arlo espezifikoei (eskualdearen ekialdeari eta mendebaldeari) arreta emateko, desplazamendu-denbora optimizatuz.

Era berean, zentroa Gernikara lekualdatu denez eta eguneko ospitale psikiatrikoaren zerbitzua zabaldu denez (orain arte Bermeoko ospitalean zegoen), komunitateari arreta gerturatzeaz gain (iaz, guztira, 110 plaza zeuden, 2015ean, ordea, 130 egongo dira), gaixotasun mentalaren estigmatizazioaren kontrako borrokari laguntzen zaio.

Barne-eskualdeak 18 urtetik gorako 227.481 pertsonari (Bizkaiko biztanleria guztiaren % 22,4ri) eta adingabeko 42.937 pertsonari (% 24,4ri) estaldura ematen die.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)