Berriak Osasuna
Eu

Osasuneko sailburuak amaiera eman dio Osasun Sailak, Deusto Business School health-ekin batera, sustatu duen osasun kudeaketa masterraren lehen edizioari

2015.eko martxoak 30

Osasun Sailak eta Osakidetzak Deusto Business School Healthekin batera sustatuko dute euskal gazteei etorkizun-bide berriak irekiko dizkien master beraren bigarren edizioa

Gaur, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak eta Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoak amaiera eman diote Osasun Sailak eta Osakidetzak, Deusto Business School Health-ekin batera, sustatutako osasun-kudeaketa masterraren lehen edizioari.

Masterreko amaierako proiektuak aurkeztu diren jardunaldi honetan, masterreko arduradunek, tutoreek eta ikasleek oso positiboki baloratu dute esperientzia, eta Osasuneko sailburuak masterrean lortutako emaitza onak nabarmendu ditu: prestakuntza-helburuak bete dira parte-hartzaileei dagokienez.

Horiek horrela, Osasun Sailak eta Osakidetzak, euskal gazteei lan-aukera berriak eskaintzeko premiaren jabe, asmoa dute erabat prestatutako kudeatzaileak gaitzen jarraitzeko: hain zuzen, gai izango direnak osasun-erakundeak eraginkorki kudeatzeko eta osasungintzaren alorreko eraldaketa-prozesuetan lider izateko. Jon Darpón sailburuak adierazi du masterraren bigarren edizio bat ere sustatuko dutela. Deusto Business School-aren egoitzan irakatsiko da, halaber, eta txandak egingo dira Osasun Sailaren eta Osakidetzaren egitura nagusietan. 

Horrenbestez, osasun-kudeaketarako masterraren bigarren edizioak (2015-2016) lehenengoaren ezaugarri berak izango ditu, plaza-kopuru apur bat handiagoa (20 arte), eta kudeaketaren esparru guztiak bilduko ditu, sei hilabeteko praktikaldia egiteko aukera barne. Bigarren master honetan, praktikak gauzatu daitezke, Osakidetzaren zerbitzu-erakundeetan ez ezik, baita zerbitzu nagusietan eta Osasun Sailean ere.

Jon Darpón Osasuneko sailburuaren hitzetan, «Master honek ate berriak ireki nahi dizkie euskal gazteei eta erreferentziazko prestakuntza-esparru izan nahi du euskal osasun-sistemaren erakundeak etorkizunean kudeatzeko ardura izango dutenentzat».

Asmo horrekin sortu zen, duela urtebete, osasun-kudeaketaren alorrean lan egin nahi duten unibertsitate-gradudunei zuzendutako master berri hau. Masterreko irakasleek eskarmentu handia eta aitortua dute euskal osasungintzan. 

Lehen edizioan, guztira, 16 unibertsitate-tituludun hautatu dira, berdintasun, merezimendu eta gaitasun irizpideei jarraiki. Gaur amaitu dute prestakuntza, 9 hilabetez dedikazio osoa ikasketei eman ondoren, eta honako jakintza hauek berenganatu ondoren:

-Batetik, osasun-sistemaren eta haren konplexutasunaren ikuspegi orokorra: zein diren osasun-sistemaren helburu estrategikoak eta bertan elkarreragiten duten eragile nagusien izateko arrazoiak, zer arautegik arautzen duen eta zein egiturek eratzen duten sistema hori, eta, orobat, osasun-egiturok betetzen dituzten zeregin nagusiak eta garatzen dituzten jarduera nagusiak, bai eta eremu soziosanitarioari buruzko zenbait nozio oinarrizko ere.

- Bestetik, gaur egungo osasun-sistema eratzen duten egiturak eraginkorki kudeatzeko tresna gakoak, ezagutzak eta gaitasun nagusiak landu dituzte ikasleek. Era berean, osasun-egituren plangintza, antolaketa, kudeaketa eta zuzendaritzaren oinarrizko osagaiak berrikusi dituzte: prozesu estrategikoak, laguntza-prozesu gakoak, eta euskarri-prozesu nagusiak.

- Azkenik, osasun-sistemen erronka nagusiak aztertu dituzte, eta etorkizuneko osasun-estrategien definizioaren gainean sakondu; hartara, ezagutza eta gaitasun berriak berenganatuz, etorkizuneko testuinguru berrian, osasun-sistemaren aldaketa- eta eraldaketa-prozesuan lider eta eragile aktibo izateko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DebagoienekoESI
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    El consejero de Salud clausura la primera edición del máster de gestión sanitaria
    http://t.co/kMiUGPPbqr

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko dekanoa