Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritza-URA Busturialdeko Ur Partzuergoari helarazitako lankidetzarako hitzarmenari onespena emateari zain; saneamendu-sarea egin eta hondakin-urak Bermeoko araztegira bideratze aldera

2015.eko martxoak 30
  • URAk 49.070.000€ inbertituko ditu; 2003 geroztik, Eusko Jaurlaritzak 35.000.000€ bideratu ditu jada Urdaibaira, saneamendua hobetzeko.
  • Busturialdeko Ur Partzuergoak konpromisoa hartu du kudeaketa plan bat zehazteko, saneamendu azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetze aldera
  • Ansola:”Lan-hitzarmenak aurreikusten dituen lanon artean dago Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzeko kolektore nagusia eraikitzea: Gernika-Lumo eta Busturia arteko tartea,  Muxika Gernika tartea eta Sukarrietatik Lamiarango Hondakin Uren Araztegirainoko tartean ponpaketa-azpiegitura barne”.

 

URA-Eusko Jaurlaritzak Busturialdeko Ur Partzuergoari helarazi dio Lankidetzarako lan-hitzarmen  bat, saneamendu-sarea eraiki eta hondakin-urak Bermeoko Lamiarango HUAra (Hondakin Uren Araztegira) bideratzea ahalbidetuko dituzten lanak burutze aldera.

URAko zuzendaria nagusia Iñigo Ansolaren hitzetan, “lan-hitzarmenak aurreikusten dituen lanon artean honakoak daude: Mundakako itsasadarreko ezkerreko ertzeko kolektore nagusiaren atal desberdinak eraikitzea. Zehazki, Gernika-Lumo eta Busturia arteko tartea (Murueta auzoko hondakin-urak biltzeko bigarren mailako kolektore eta hodi biltzaile batzuk barne), Muxika Gernika tartea eta Sukarrietatik Lamiarango HUArainoko tartean ponpaketarako azpiegitura egitea barne”.

Lan-hitzarmenaren arabera: alde batetik, URAren Euskal Agentziak — Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikia — 49.070.000€ inbertituko ditu 5 urteren buruan, 2003 geroztik Eusko Jaurlaritzak jada ordaindutako 35.000.000€-ei gehitzen zaiena; beste alde batetik, Busturialdeko Ur Partzuergoak konpromisoa hartu du kudeaketa plan bat zehazteko saneamendu azpiegituren mantentze teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetze aldera, hartara, etorkizunean ur-hornidura eta hondakin-uren kudeaketarako beste administrazioen laguntza-eske jotzea ekiditeko.

Lan-hitzarmen horrek bat egiten du orain gutxi URA-Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak sinatu zuten beste lan-hitzarmen batekin: Urdaibaiko ur-hornidurarako Lurralde Ekintzarako Plana. Plan horrek Plangintza Hidrologikoan aurreikusitako ur-hornidurarako neurriak garatzeko oinarriak zehazten zituen; batit bat, Urdaibain maiz eman izan diren ur-hornidura eskasiei konponbidea emateko.

Horren harian, jakina da Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrogragikoko Plan Hidrologikoak zehaztu duela ur-horniduraren bermea eta hondakin-uren saneamendu egokiak uztartzeko ezinbesteko beharra. Derrigorrean behar dute erakunde-kudeatzaileak azpiegiturok eraginkor kudeatzea, kalte ekologikoak saihestu nahiko badira (kasurako emari ekologikoak aintzat ez hartzea, edota ibai-uren kalitate fisiko-kimikoa kalte lezaketen isurketak jarraitzea).

Ansolak adierazi duenez “lan-hitzarmen horretarako elkar hartzeak berebiziko garrantzia du Euskadiko ur-masen egoera ekologiko ona lortze aldera: bai URA-Eusko Jaurlaritzak egingo duten inbertsioaren kopuruagatik, baita Urdaibain ur-hornidura eta saneamendu arazoak denbora luzez jarraitu izanagatik ere”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)