
Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Bilboko eta Gasteizko tranbiako zerbitzuetan Aste Santua dela eta
Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Bilboko eta Gasteizko tranbiako zerbitzuetan Aste Santuko ospakizuna dela eta.
Zerbitzu aldaketak honako ezaugarri hauek izango dituzte:
BILBOKO TRANBIA
Aste Santuko prozesioak direla eta, datozen apirilaren 2an eta 3an, Bilboko tranbiek zirkulazioan eragina izango dute mozketa partzialekin.
Apirilaren 2an eta 3an zirkulazioa aldi baterako moztuko da Atxuri eta Pio Barojako geralekuen artean, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:
Azken irteera Atxuri-La Casilla . . . . . . . . . . 19:13an
Azken irteera La Casilla-Atxuri . . . . . . . . . . 18:56an
Lehen irteera Atxuri-la Casilla . . . . . . . . . . 21:28an
Lehen irteera La Casilla-Atxuri . . . . . . . . . . 21:11n
GASTEIZKO TRANBIA
Aste Santuko jaiak direla eta, apirilaren 2tik 10era arteko egunetan, biak barne, kendu egingo da lanegunetako zerbitzu gehigarria.
Beraz, kendu egingo dira ondorengo tranbiak:
Gernikako Arbola – Angulema: 8:37koa
Wellington – Angulema: 8:46koa
Ibaiondo – Angulema: 12:35ekoa
Angulema – Ibaiondo: 8:57koa eta 9:04koa
Lovaina – Ibaiondo: 13:03koa
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean