Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Gorliz eta Plentziako hondartzek beren ezaugarri naturalak berreskuratu dituzte

2010.eko ekainak 30

Pilar Unzalu sailburuak eta Elena Espinosa ministroak gaur goizean Gorliz eta Plentziako hondartzak egokitu eta antolatzeko lanak inauguratu dituzte

Hondartza lehorrak 61.475 metro karratu gehiago izango ditu eta Zubitku eta Kukulu errekak saihesteko sarbide berriez gain, lehen aparkalekuen zabaldegiak zeuden tokian, itsas pasealeku bat eraikiko da, hain zuzen ere, horiexek dira Gorliz eta Plentziako hondartzek azken hilabeteotako egokitzapen eta birmoldaketa lanen ostean duten irudi berriaren ezaugarri nagusiak. Pilar Unzaluk, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuak, eta Elena Espinosak, Ingurumen eta Landa eta Itsas Guneen ministroak, gaur goizean hondartza horiek egokitu eta birmoldatzeko lanak inauguratu dituzte bi herrietako alkateekin batera. Pilar Unzaluk erakundeen arteko lankidetza gailendu du, izan ere, “itsas pasealekuak eta hondartza inguruak ez ezik, biodibertsitatearen elementu garrantzitsuak berreskuratzea” ahalbidetzen duen obra hau sustatu duela esan du Astondoko dunei erreferentzia eginez.

Gorliz eta Plentziako hondartzek beren irudia aldatu dute eta urteetan inguru horietan egin ziren eraikuntzak baino lehenago zeuzkaten ezaugarriak berreskuratu dituzte. Ingurumen, Landa eta Itsas Guneen ministerioak gauzatu dituen egokitzapen eta antolamendu lanei esker, hareatza honek zementuak hartu zuen espazioa berreskuratu ahal izan du herritarrentzako eta inguru naturalerako. Guztira 61.475 metro karratu hondartza lehor berreskuratu dira olatu-horma eta hondartza eta ostalaritza establezimenduak igarotzen zituen errepidea kendu ostean. Pilar Unzaluk, Ingurumen sailburuak, erakundeen arteko lankidetza gailendu du, izan ere, “itsas pasealekuak eta hondartza inguruak ez ezik, biodibertsitatearen elementu garrantzitsuak berreskuratzea” ahalbidetzen duen obra hau sustatu duela esan du Astondoko dunei erreferentzia eginez. Unzaluk garrantzi komunitarioko leku gisa katalogatuta dagoen inguru honen balioa azpimarratu du eta bere saila “eremu hau babes bereziko eremu bihurtzeko” lanean ari dela iragarri du.

Gaur goizean ofizialki inauguratu dira lan hauek eta udako beroa dela eta, herritarrak dagoeneko aprobetxatzen hasi dira, baita Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu den Pilar Unzaluk, Ingurumen, Landa eta Itsas Guneen ministro den Elena Espinosak eta Gorliz eta Plentziako alkateek ere. Horrez gain, Gobernuak Euskadin daukan ordezkaria, Mikel Cabieces, eta Carlos Aguirre Ekonomia sailburua ere bertan egon dira.

Luzeran kilometro eta erdi dituen itsas pasealeku berriaren zati batetik ibili ostean, sailburuak eta ministroak gaurko ekitaldian oroitzapen-ikur bat desestali dute. Gorliz eta Plentziako hareatzako ekitaldia “erakunde arteko lankidetzaren” eredu bat izan da, hori dela eta, Ministeriotik “toki hau zaintzeko eta guretzako oinarrizkoak diren biodibertsitatearen alderdiak finkatzeko” egin den ahalegina eskertu du Pilar Unzaluk.

Hareatzaren birmoldaketari esker, besteak beste, sarbideak hobetu dira eta pasealekuaren azpitik Zubitku eta Kukulu errekak saihesteko pasabideak egin dira. Horrez gain, hondartzarekin lotutako aparkaleku kopurua areagotu da, “Puesto del Carabinero" gisa ezagutzen den behatokia konpondu da eta, funtsean, Gorlizko herrigunetik hondartzara sartzeko oinezkoentzako bidea egokitu egin da.

Horri guztiari esker, Astondo kairaino ibilgailuen trafikoa kendu egin da, beraz, pasealekua oinezkoentzako izango da eta bertatik larrialdietako ibilgailuek eta bizikletek zirkulatu ahalko dute.

Herriko elementuak ere berritu egin dira, noski: iturriak, eserlekuak, paperontziak, etab. eta horrez gain, hondartza-zerbitzuetarako bi eraikin egin dira, bertan, sorosleak egongo dira, baita hondartzarako zerbitzuak ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu, saliburua