Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriartek Korrikaren lekuakoa hartu du Gasteizen

2015.eko martxoak 28

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 19. Korrikaren lekukoa hartu du gaur arratsaldez Gasteizko Lakua auzoan, ibilbidearen 2223.kilometroan. Zeregin honetan lagun izan ditu  Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Jose Manuel Bujanda, Kabinete zuzendaria, Saileko beste zenbait ordezkarirekin batera.

Arratsaldeko 15:35 inguruan iritsi da Korrika Lakuako Euskal Herria Boulevardera, eta ordurako zain eta korrika egiteko prest zeuden Jaurlaritzako ordezkariak. Gasteizko Umandi ikastolaren eskutik hartu du Uriarte sailburuak lekukoa, eta ehunka metro batzuk korrika egin ondoren, Toki Eder ikastolako umeen esku utzi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)