Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak EAEko Ingurumen Kazetaritzaren Lehen Saria iragarri du

2015.eko martxoak 28

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikak, Ihobe sozietate publikoarekin batera, EAEko Ingurumen Kazetaritzaren Lehen Saria iragarri du, ingurumen-balioak herritarren artean zabaltzeko orduan hedabideetako profesionalek betetzen duten funtsezko eginkizuna aitortzearren.

Hedabideek funtsezko eginkizuna betetzen dute gure inguruan jasangarritasunaren kultura bultzatu eta zabaltzeko eta, horregatik, kazetariak argi eta garbi aintzatetsi nahi ditugu, beren lanaren bidez laguntzen baitute herritarrek garapen jasangarriaren oinarri diren balioak hobeto ulertu eta ikus ditzaten.

 Sariak 5.000 euro banatuko ditu guztira, eta zenbateko horretatik 2.000 euro EAEko Ingurumen Kazetaritzaren 2015eko Saria irabazten duen lanarentzat izango dira. Epaimahaiak 3 accesit emango ditu gehienez (mila bana euro), eta aipamen bereziak ere egin ahal izango ditu, baina diru-saririk gabe.

 Gaia eta baldintzak

 Saria irabazteko hautagai izango dira EAEko ezein hedabidetan beren izenarekin edo ezizenarekin kazetaritzako lanen bat argitaratu, igorri edo zabaldu duten komunikazioko profesionalak. Lanak taldean edo bakarka egindakoak izan beharko dira, eta 2014an argitaratu edo igorritakoak, idatzizko hedabideetan, irratian, telebistan edo interneten.

Ingurumenaren eta garapen jasangarriaren gaiari heldu beharko diote aurkeztutako lanek, esparru hauetan adibidez: biodibertsitatearen kontserbazioa eta kapital naturala; klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea; ingurumenaren eta osasunaren arteko harremana; baliabideen eraginkortasuna; ingurumen-hezkuntza eta etorkizuneko belaunaldiekiko konpromisoa.

Hautagaiek bina lana aurkeztu ahal izango dituzte gehienez, EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean. Apirilaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea.

Izen handiko profesionalak egongo dira saria emango duen epaimahaian, kazetaritzaren eta ingurumenaren esparrukoak zein enpresaren eta irakaskuntzaren arlokoak. Epaimahaiaren erabakia 2015eko ekainaren 2 baino lehen ezagutaraziko da.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mpfc73
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEDIO AMBIENTE] El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco ➡ http://t.co/7P0DbI

  • @Torremadariaga
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco http://t.co/bwhduItNQR

  • @FuturEnergy_
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco.

    Irekia Ihobe, Sociedad... http://t.co/BXr6Mvw6Z7

  • @FuturEnviro
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco

    Irekia http://t.co/h2J4XduvPN

  • @FuturEnviro
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEDIO AMBIENTE] El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco ➡ http://t.co/7P0DbI

  • @balmasedamt
    2015.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEDIO AMBIENTE] El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco ➡ http://t.co/7P0DbI

  • @uraEJGV
    2015.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEDIO AMBIENTE] El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco ➡ http://t.co/7P0DbI

  • @Gob_eus
    2015.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    [MEDIO AMBIENTE] El Gobierno Vasco convoca la I edición del Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco ➡ http://t.co/7P0DbILb1F

Komunikabideek behera kargatzeko