Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Lutxanako geltokia prestatuko du MetroBilbaorekin lotura ezartzeko, Txorierriko Linean ohiko zerbitzuaren mozketak irauten duen bitartean

2015.eko martxoak 27

 

  • Zerbitzu alternatiboek, Eskualdeko Alkateek, erabiltzaileen eskariak entzun ondoren, egin dituzten proposamenak jasotzen dituzte. 

• Indartu egingo da Lezama eta Lutxana arteko zerbitzua, bidaiari gehieneko orduetan..

• Tren lantzadera batek Sondikako eta Loruriko geltokiak lotuko ditu.

• Sangronizko geralekua egokituko da bidaiarientzat.

• Euskotrenen Zazpi Kaleetako geltokia zerbitzuz kanpo egongo da obrek irauten duten bitartean.  

• Informazio zerbitzua programatuko da horren eragina jasoko duten sei udalerrietan.

• Bono konbinatu bat egingo da, erabiltzaileek gain-kosturik izan ez dezaten.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren enpresa publikoak, garraio zerbitzu alternatibo programa jarriko du martxan Txorierriko trenbide linean. Ekainaren 1etik aurrera trenbide horrek Metroaren 3. Linearen azken fasea eraikitzeko lanen eragina jasoko du. Txorierri metro sarean erabat sartzea ekarriko duen azpiegitura eraikitzeko lanak direla eta, aldatu egin beharko da Lezamako eta Zazpi Kaleetako geltokien arteko ohiko zerbitzua, 3. Linea amaitu arte.

 Eraginak murrizteko prestatu diren soluzio teknikoek, erabiltzaileen eskariak entzun ondoren Lezamako, Zamudioko, Derioko, Sondikako, Loiuko eta Erandioko alkateek aurkeztutako zenbait proposamen jasotzen dituzte. Txorierriko lineako zerbitzu alternatiboen programak, une honetan merkataritza zerbitzutik kanpo dagoen Sondikako geltokiaren eta Lutxanako geralekuaren arteko trenbide trazatua gaitzea aurreikusten du. Sangronizeko geralekua ere zabalduko da. Halaber, Lutxanan garraioa aldatzea eskatuko duen Euskotren-MetroBilbao zerbitzu konbinatua programatu da, tren lantzaderak jartzea Sondika eta Loruri artean eta tren gehiago eskaintzea bidaiari gehieneko orduetan.

 Txorierrin bizi diren pertsonek, programatu diren zerbitzu alternatiboen informazio zehatza izango dute euren esku. Apirilean herritarren kontsultei erantzungo zaie Euskotrenek ustiatzen duen lineak hartzen dituen eskualdeko sei udalerrietan. Halaber, Euskotrenek informazio linea bat zabalik izango du bezeroen arretarako telefono-zenbakiaren bitartez.

 Zazpi Kaleetako geltoki intermodalaren eraikuntza lanen hasiera eta Artxandako tunel berritik egingo den Matiko eta Ola arteko trenbide lotunea izango dira Txorierriko Linean gaur egun eskaintzen den zerbitzua baldintzatuko duten jarduketa nagusiak.

 Obren magnitudea kontuan izanda, lehenengo Zazpi Kaleetako eta Loruriko geltokien arteko zatia itxi beharko da. Ondoren, mozketa hori Olaraino luzatuko da.

 Lezama-Lutxana

Lutxanako geralekua berriro zabalduko denez, joan etorriak egin ahal izango dira Txorierri eta Bilbo artean, Euskotreneko unitateetatik MetroBilbaokoetara aldatuz eta alderantziz. Programatu den garraio aldaketa, egungo zerbitzuak moztuta jarraitzen duen bitartean eskaini daitekeen alternatiba hoberena da. Puntualtasuna bermatzen du eta intermodalitaterako aukerak zabaltzen ditu. Lutxanako geltokian garraio aldaketa egiteko 5 minutu itxaron beharko dira gehienez.

 Horrez gain, eta eraginak murrizteko helburuz, tren zirkulazio bat gehiago eskainiko da orduero goizeko 07:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

 

Sondika-Loruri

Lantzadera zerbitzuak Loruri eta Sondika arteko bidaiak egiteko aukera eskainiko du. Bertan hartu ahal izango da trena linearen bi noranzkoetan.

 Loruri-Zazpi Kaleak

Loruri-Zazpi Kaleak zatia zerbitzurik gabe geratuko da ekainaren 1etik aurrera. 

 Bono konbinatuen eraketa

Euskotrenek bi bidaia titulu berri eratuko ditu ohiko zerbitzua moztuta dagoen bitartean, eta egungo garraio txartelekin batera egongo dira indarrean, erabiltzaileek gain-kosturik jasan ez dezaten. ‘Bono10 Konbinatua’ izenekoarekin hamar bidaia egin ahal izango dira Txorierri eta Lutxana eta Bolueta arteko edozein geltokiren artean. Bidaia bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.

 Halaber, tarifa murriztuak dituzten pertsonek ‘Bono10R Konbinatua’ eskuratu ahal izango dute. Kasu horretan, bidaiaren prezioa 0,60 eurokoa izango da.                                  

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @usuariosmbilbao
    2017.eko otsailak 28

    Comentario de Twitter:
    @LABmetrobilbao @jurrus @asier_gomez Lo digo por esta foto publicada cuando el corte aquí:
    https://t.co/hK19QcxRAf https://t.co/FuJTdClrD4

Komunikabideek behera kargatzeko