Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Denon Irekia jaio da, adimen-desgaitasunak, garuneko minak, buruko nahasmenduak edo autismoa dituzten pertsonen enplegagarritasunaren aldeko ekimen bat

2015.eko martxoak 27

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lehendakaritzak Denon Irekia jarri dute martxan, adimen-desgaitasunak, buruko nahasmenduak, garuneko minak edo autismoa dituzten pertsonen enplegagarritasunaz sentsibilitzatzera zuzendutako ekimen bat.

Euskadin bizi diren aipatutako taldeetako pertsonei zuzendutako ekimen bat da.

Erakundeek talde horien enplegagarritasuna sustatzeko legeak egin eta bai haiek bai elkarteek hainbat jarduera eta ahalegin gauzatu arren, oraindik ere oztopoak daude pertsona horiek lanpostu arruntetarako kontratatzeko –gizarte, pedagogia eta kulturarekin lotutakoak edo fisikoak–.

Denon Irekiak, FEVASekin (Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa) eta xede berdina duten Euskadiko elkarteekin eta enpresekin elkarlanean, mezu bat bidali nahi die euskal enpresei, pertsona horiek lan eremuan integratzeko pausoa ematera ausartu daitezen.

Zertan datza?

Prestakuntza-saioen eta elkarteekin elkarlanean egindako laguntza-gida baten bidez, aipatutako pertsonei lan arloko sare sozial nagusian, Linkedinen profilak aktibatzen eta optimizatzen lagunduko zaie, enpresei lan eremuan produktiboak izateko gai direla erakusteko.

Edozein pertsonak mezu hau zabaltzen lagundu ahal izatea nahi dugu. Horregatik, www.denonirekia.eus webgunean talde hauen enplegagarritasunaren aldeko atxikimenduak batzeko botoi bat aktibatu da.Atxikimendu hauek ez dira atzeko atean botako. Atxikimenduak metatzen doazen neurrian, ekimenaren xedeen aldeko neurriak hartuko dira: lehendakariaren harrera bat parte-hartzen duten elkarteetako ordezkarientzat, IKTetan laguntzeko SIMak lortzea, Vodafoneren DONO programaren bitartez, Linkedinen laguntza-gida irakurketa errazeko metodologiara egokitzea eta KzGunean Linkedini buruzko etengabeko prestakuntzarako programa bat.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Beondiversity
    2015.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Denon @Irekia , una iniciativa del Gobierno Vasco, en apoyo al empleo de las personas con discapacidad intelectual http://t.co/bGVqLpRU9N

  • @djjacomenorato
    2015.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Denon Irekia, una iniciativa en apoyo de la empleabilidad de personas con discapacidad intelectual, trastorno mental http://t.co/uk0R1gMQGp

  • @anamarti4
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Nace Denon Irekia, una iniciativa en apoyo de la empleabilidad de las personas con discapacidad intelectual, dañ... http://t.co/IGegT9FnX3

Komunikabideek behera kargatzeko