Berriak
Eu

Kontsumobidek gogorazi du funtsezkoa dela bidaiatzean informazio ona izatea, balizko arazoak saihesteko

2015.eko martxoak 27

(Aste Santuko oporrak)

Kontsumoko Euskal Institutuak bidaia bat prestatzean, kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsuenak gogorarazi ditu.

Kontsumitzaile guztiek behar duten informazio guztia Kontsumobideren webgunean topa dezakete: www.kontsumobide.eus . Baita Vitoria-Gasteiz, Bilboko eta Donostiako lurralde zerbitzuetan.

 

Bidaiatzea kontsumitzaileek aisialdirako gehien aukeratzen duten jarduera da eta Aste Santuko oporretan, adibidez, programatutako bidaien kopurua igo egiten da. Kontsumobide horren jakitun da eta Euskadiko kontsumitzaileak informatzeko eta horiek babesteko duen eginkizunarengatik eta, ahal den heinean, egoera desatseginak eta geroko arazoak saihesteko, bidaia bat prestatzerako unean kontuan izan beharreko alderdi garrantzitsuenetako batzuk gogorarazi nahi ditu.

Hala, Kontsumobidek, bidaiatu behar badugu, kontuan izan beharreko aholku batzuk eman ditu:

  • Konparatu hainbat eskaintza eta ondo aztertu publizitatea eta informazioa; eta edozein zalantza izanez gero, horiek argitu enpresak bezeroaren esku jartzen duen edozein bideren bidez. Informazio hori guztia loteslea da; beraz, komeni da gordetzea, gatazkaren bat izanez gero, froga gisa erabili ahal izateko.
  • Adi ibili modu susmagarrian erakargarriak diren eskaintzekin.
  • Gorde kontratu-harremaneko dokumentazio guztia: aurrekontua, egindako erreserben egiaztagiriak, kontura entregatutako kopuruen ordainagiriak, fakturak, kontratua, publizitatea, etab.
  • Bidaia bat agentzia batekin kontratatzen badugu, agentziak erreferentzia onak dituela ziurtatu behar dugu eta, ahal izanez gero, Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita egon behar du.
  • Kontratua idatziz eskatu behar dugu edo eskaera gordetzeko modua ematen duen edozein bideren bidez.
  • Atzerrira bidaiatzen badugu, ez ditugu aholku hauek ahaztu behar:
  • Bisitatu nahi dugun herrialdeko enbaxadako edo kontsulatuko telefono-zenbakia eta helbidea eraman behar ditugu. Kanpo Arazoetako Ministerioko webgunean informazio hori eskura daiteke, baita hau guztia ere: Recomendaciones de viaje (generales y por países).
  • Gure telefono mugikorreko operadorearen roaming-eko tarifei buruzko informazioa lortu behar dugu, bai ahots-zerbitzurako bai datuen trafikorako.
  • Aurrez jakin behar ditugu gure eskura ditugun erreklamazio-bideak.

 

Era berean, Kontsumobidek online kontratatzen diren bidaiak aipatu nahi ditu, bide honen bidez egiten diren kontratazioen kopurua handia delako. Hala, merkataritza elektronikoan pisu handiena duen jarduera-adarra bidaiekin erlazionatuta dago eta garrantzitsuenak diren 5 jarduera-adarretatik hiru, bidaia-agentziekin, operadore turistikoekin eta aireko nahiz lurreko garraioarekin erlazionatuta daude.

  • Bilatu konfiantzazko webguneetan. Gomendagarria da autorregulazio-kodeetara atxikita dauden webguneak bisitatzea; zeren, horrela, enpresak sor daitezkeen kontsumo-gatazkak konpontzeko konpromisoa hartzen duela ziurtatuko dugu.
  • Gogoratu kontratua formalizatu baino lehen, aurretiazko informazioa jasotzeko eskubidea dugula beti.
  • Gogoratu erosketa egiten dugunean, kontratuko baldintzak onartzen ditugula; beraz, komeni da ondo begiratzea erabilerako (erregistroa, datuen pribatutasuna, etab.) eta kontratazioko baldintzak ordainketa-prozesua amaitu baino lehen.
  • Gomendagarria da kontratuaren kopia bat gordetzea edo inprimatzea (iraunaldia, kontratuaren barnean eta kanpoan dauden zerbitzuak, azken prezioa, etab.) edo gailu batean gorde dezakegu nahi izanez gero. Dokumentazio horrek egiaztagiri gisa balioko du, erreklamazioren bat egin behar dugun kasurako. Era berean, gomendagarria da banku-erakundearen ordainketa-egiaztagiriak inprimatzea edo gordetzea.

 

Azkenik, Kontsumobidek gogorarazi nahi du, kontsumitzaileek bidaiei eta kontsumoko edozein gairi buruz behar duten informazio guztia eskura dezaketela Institutuaren webgunean, baita Vitoria-Gasteiz, Bilbo eta Donostiako lurralde zerbitzuetan ere.

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoak 27.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Kontsumobide recuerda que a la hora de viajar tener una buena información es fundamental para evitar problemas http://t.co/MMDv9eeNYm