Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak, Jon Darpónek, berriz adierazi du bere sailak eta Osakidetzak euskararekin duten konpromiso sendoa

2015-03-29

Korrikaren lekukoa eraman du gaur lasterketa Bilbotik igaro denean

 

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, bere Sailak eta Osakidetzak Osasun Sistema Publikoan euskara erabiltzeko eta normaltzeko erronkarekin duten konpromiso sendoa adierazi du gaur berriz, Osakidetzako beste osasun-erakunde batzuetako arduradunekin batera.

Hala azaldu du gaur goizean, Bilbon, 19. Korrikaren lekukoa eraman ondoren 2.425 kilometroan; hain zuzen, Osasun Sailak eta Osakidetzak, euskararen aldeko herri-lasterketa babestearren, eskuratu duten bide-tarte ugarietako batean.

Sailburuak berak gogorarazi duenez, Osakidetzan euskararen erabilera normaltzeko II. Planean jasotako konpromiso horrexek ematen digu aukera gure helburua lortzeko bidean aurrera egiteko egunero eta gure sorospen-zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Zentzu horretan, Osakidetzan hizkuntza eskakizunak betetzen dituen profesional kopuruaren gorakada azpimarratu du: «2005ean, profesionalen % 7,7k besterik ez zuen hizkuntza-eskakizun egiaztatua, gaur egun, ordea, profesionalen % 27,5 gai da bere lana euskaraz betetzeko. Horrenbestez, nabarmenki hobetu da euskaldunei emandako sorospenaren kalitatea. Dena dela, jabe gara lan handia dugula oraindik egiteke; horregatik, lanean jarraituko dugu».

Korrikaren edizio honetan, askotariko eskualde eta udalerritan egon dira Osasun Saila eta Osakidetzako erakundeak, euren kilometroak hartuz. Horien artean, Bilboz gain, Donostia, Gasteiz, Irun, Tolosa, Zumarraga, Algorta, Gurutzeta, Barakaldo-Sestao, Barrualde-Galdakao, Debagoiena, Debabarrena, etab. 

Era berean, Osakidetzaren zerbitzu-erakundeetako langile askok bere kabuz hartu du parte ekimen maite horretan. 

2015-3-29

 

Iruzkin bat
  • @djjacomenorato
    2015-03-30

    Comentario de Twitter:
    El Consejero de Salud Jon Darpón, reitera el compromiso firme de su Departamento y de Osakidetza con el euskera http://t.co/nK2jE7NgPN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)