Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazaritzako sektoarentzako eta nekazaritzako elikagaien sektorearentzako finantzazio-lerro berriak jakinarazi ditu

2010.eko ekainak 29

Vitoria-Gasteiz, ekainak 29.- Eusko Jaurlaritzak finantziazioari laguntzeko lerro berriak aurkeztu dizkie finantza-entitateei. Finantziazio hori nekazaritzako sektoreak eta nekazaritzako elikagaien sektoreak eskatu ahal izango dute, krisiaren ondorioz, zaildu egin baitzaie kreditu berriak eskatzeko aukera.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuorde José Luis Anda eta Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuorde Jon Azkue aurrezki eta kreditu entitateetako ordezkariekin bildu dira laguntza-lerro hauek aurkezteko. Laguntzok  Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak sustatu ditu "Nekazaritzako sektorearen finantziazioa hobetzeko neurrien plana"ren bitartez.

Neurri hauek sustatzeko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzak bilera bat egin du Aurrezki Kutxen Federazioko ordezkariekin eta Kutxa, Vital Kutxa, BBK, BBVA, Ipar Kutxa, Euskadiko Kutxa, La Caixa, Caja Navarra eta Banco Santander entitateetako ordezkariekin. Bilera horretan, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko Analisi, Prospektiba eta Koordinazio Zuzendariordetza Orokorreko arduradun bat ere egon da, foru-aldundietako eta SAECAko (Nekazaritza Kauzioko Estatu Sozietate Anonimoa) arduradunekin batera.

Bileran, hainbat laguntza-lerro azaldu dira nekazaritzako sektoreari eta nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzeko, horiek denak "Nekazaritzako sektorearen finantziazioa hobetzeko neurrien plan"ean jasoak, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioarekin koordinatuta. Zehazki hiru dira lerroak: Abal publikodun maileguak, ICO-liquidez lerroak eta Nekazaritzako elikagaien sektorean inbertsioa sustatzeko plana.

Neurri hauen bitartez lortu nahi da gure nekazariek, abeltzainek eta nekazaritzako elikagaien industriek abal publikodun lerroetara jo ahal izatea beren jarduerak finantzatzeko, hau da, beren ustiategietarako ekonomia-baliabideak lortu ahal izateko.

Helbide hauetan informazio zabalagoa aurkituko duzue:

http://www.mapa.es/es/ministerio/pags/sector_agrario/plan_medidas_financiacion.htm

http://www.saeca.es/

http://www.ico.es/web/contenidos/1572/index.html?abreSeccion=118)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)