Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Uholdeak prebenitzeko eta zerbitzu ekosistemikoen arloan Urdaibain egindako jarduerak azaldu ditu Oregik Bavarian

2015.eko martxoak 27
  • Encoren bildutako Europako eskualde-mailako ingurumen-ministroen batzarra
  • Uholdeak iragartzeko Bavariako eta Euskadiko sistemek parametro berak, Europan puntakoak, dituzte oinarri

 Euri-jasek eragindako uholdeei dagokienez Euskadik jarduketaren, prebentzioaren eta informazioaren alorrean izandako esperientzia azaldu die gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Encoren bildutako Europako eskualde eta herrialdeetako ministroei. Kudeaketa hidrologikoarekin zerikusia duten hainbat forotan parte hartzen ari da Oregi Alemaniako Augsburgeko udalerrian Bavariako Ingurumeneko eta Kontsumitzaileen Babeserako ministro Ulrike Scharf-ekin eta Europako eskualde-mailako beste ordezkari batzuekin batera.

 

Encoren ordezkaritza duten herrialdeek zenbait aliantza edo lantaldetan gauzatu dute lankidetza, hauei buruzkoetan, besteak beste: Ekonomia Zirkularra edo hondakinak berrerabiltzea –Euskadik eta Karintiak (Austria) zuzenduta– edo Ekosistemen Zerbitzuak eta Lurralde Plangintza, Euskadiren gidaritzapean. Bavariak eta Utrechtek zuzendutako taldean ere parte hartuko du Euskadik klima-aldaketari aurre egiteko jardunbide egokiei eta ibaien uhaldien arloko jarduerei buruzko ekarpenaren bidez.

 

«Uholdeak iragartzeko Bavariako sistemak eta gureak parametro berak, Europan puntakoak, dituztela oinarri egiaztatu dugu», azaldu du Oregik; Europako beste herrialde batzuetako ordezkariek euri-jasen kasuetako jarduerei buruz azaldutakoa arretaz entzun du sailburuak.

 

Urdaibai Biosfera Erreserban garatutako zerbitzu ekosistemen aplikazioa, kontzeptuak eta emaitzak azaldu ditu Oregik Encoreren batzarrean. Halaber, uholdeen prebentzioaren eta arretaren arloan Euskadik izandako jarduera ere azaldu du URAko zuzendari Iñigo Ansolarekin batera.

 

Bavariako estatu-ministro Ulrike Scharf da batzarraren buru ofiziala, eta horretaz gain partaide hauek ere badaude: Augsburgeko alkate Kurt Grilb, LfUko presidente Klaus Kumutat, Anfons Vogelbacher, Werner Wahliss, Johan Ellmayer, Gabriele Merz eta Augsburgeko Unibertsitateko irakasle Juc Jacobeit.

  

Encore 1993an sortutako plataforma da, Europako eskualde-mailako arduradun eta lider politikoek parte hartzen dutena. Europar Batasuneko eskualde-mailako arduradunen arteko lankidetza politikoa sustatu eta Europan ingurumen-politika modu eraginkorrean ezartzea ahalbidetzen du, ingurumenaren gobernantza eta garapen jasangarria hobetuz Europako eskualdeetan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)