Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Garraio aldaketa martxoaren 30etik apirilaren 8ra Zugaztieta eta Muxika artean, trenbidearen berritze lanak direla eta

2015.eko martxoak 26

Euskotrenek garraio aldaketa zerbitzua emango du, autobusez, datorren martxoaren 30etik apirilaren 8ra, biak barne, Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca (ETS), Bilbo – Bermeo lineako Muxika – Zugaztieta tartean trenbidea berriztatzeko egiten ari den lanak direla eta.

Lan horien ondorioz, Amorebieta eta Muxika arteko tren zerbitzua moztu egingo da. Hala ere, aipatutako egunetan, trenek normaltasunez zirkulatuko dute Bilbo – Amorebieta Geralekua eta Muxika – Bermeo zatietan.

Halaber, obrek irauten duten bitartean, ez da tren zuzenen zerbitzurik eskainiko.

Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBO-BERMEO TRENAK

Eguneko zerbitzua

Bilbo-Bermeo trenetako bidaiariek trenetik jaitsi eta autobusa hartuko dute Amorebieta Geralekuan eta autobusak euren helmugara eramango ditu, dagozkion autobus geralekuetan utziz.

Barik txartela erabiltzen duten bidaiariek bidaia Amorebieta Geralekuan itxi beharko dute.

Zugastietako bidaiariek, jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute

Gaueko zerbitzua

Bilbo-Bermeo gaueko trenetako bidaiariek trenetik jaitsi eta autobusa hartuko dute Amorebieta Geltokian eta autobusak euren helmugara eramango ditu, dagozkion autobus geralekuetan utziz.

Amorebieta Geralekuko, Zugastietako eta Muxikako  bidaiariek, jomugaraino eramango dituen autobusa hartuko dute.

Barik txartela erabiltzen duten bidaiariek bidaia Amorebieta Geltokian itxi beharko dute.

BERMEO-BILBO TRENAK

Eguneko zerbitzua

Bermeo-Bilbo trenetako bidaiariek trenetik jaitsi eta autobusa hartuko dute Lurgorrin eta  Amorebieta Geralekura eramango ditu.

Lurgorriko, Muxikako eta Zugastietako bidaiariek, Amorebieta Geralekura eramango dituen autobusa hartuko dute.

Barik txartela erabiltzen dutenek bidaia jomugako geltokian itxi behar dute.

Gaueko zerbitzua

Bermeo-Amorebieta gaueko trenetako bidaiariek trenetik jaitsi eta autobusa hartuko dute Lurgorriko geltokiaren ondoan eta Amorebieta Geltokira eramango ditu.

Lurgorriko, Muxikako eta Zugastietako bidaiariek Amorebietara eramango dituen autobusa hartuko dute.

Barik txartela erabiltzen dutenek bidaia Lurgorriko geltokian itxi behar dute.

Garraio aldaketa egiteko erabiliko diren autobusetara ezin izango da sartu bizikletekin edo surf taulekin  
Era berean, Euskotrenek mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori eskaini ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik egun horietan egongo diren garraio beharrak hautematea. Hori dela eta, interesaturik daudenek zerbitzua aurretik erreserbatu beharko dute, honako telefono zenbaki honetara deituz:  94 401 98 00.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko