
Euskotrenek larunbatean, martxoaren 28an, trenen eta autobusen gaueko zerbitzua indartuko du ordu ofizialaren aldaketa dela eta
Euskotrenek larunbat honetan, martxoaren 28an, trenen eta autobusen gaueko zerbitzua indartuko du Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo tren lineatan, eta errepidean Zumaia – Donostia eta Ermua – Ondarroa lineatan, horren arrazoia ordu ofizialaren aldaketa da (goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira).
Gaueko TREN zerbitzuek eskainiko dituzten ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:
BILBO-DEBA
• Irteerak Atxuri-Bilbotik: 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean (Elgoibarreraino) eta beste bat 1:32an Durangotik Debara.
• Irteerak Debatik: 1:35, 3:35, 5:35 eta 7:22an (Elgoibartik Durangora) eta beste bat 1:29an Trañatik Bilbora.
AMOREBIETA-BERMEO
• Irteerak Amorebietatik: 0:19, 3:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.
• Irteerak Gernikatik: Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da.
• Irteerak Bermeotik: 23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:25ean (Gernikaraino).
ZAZPI KALE-LEZAMA
• Irteerak Zazpi Kaleetatik: 0:00, 1:50, 3:50 eta 5:50ean.
• Irteerak Lezamatik: 0:30, 3:20 (ordu ofizial berria), 4:20 eta 6:20an.
LASARTE-HENDAIA
• Irteerak Lasarte Oriatik: 0:00, 3:00 (ordu ofizial berria), 4:00, 5:00 (Donostiaraino) eta 6:00etan. Era berean, 1:15ean Amaratik Hendaiaraino beste zirkulazio bat irtengo da.
• Irteerak Hendaiatik: 1:03, 3:03 (ordu ofizial berria), 4:03, 5:03 eta 7:03an. Era berean Amaratik Lasarte Oriaraino beste zirkulazio bat irtengo da 23:43an.
Beste alde batetik, ondorengo hauek izango dira gaueko AUTOBUSEN zerbitzuen ezaugarriak:
ZUMAIA-DONOSTIA
• Irteerak Zumaiatik: 23:00etan, 0:00etan, 1:00ean, 2:00/3:00etan (ordu aldaketaren unea), 4:00etan eta 5:00etan.
• Irteerak Donostiatik: 0:00etan, 1:00ean, 2:00/3:00etan (ordu aldaketaren unea), 4:00etan, 5:00etan eta 6:00etan.
ERMUA-ONDARROA
• Irteerak Ermutik: 0:25ean, 2:25/3:25etan (ordu aldaketaren unea), 4:25ean eta 5:55ean.
• Irteerak Ondarroatik: 23:45ean, 1:45ean, 2:45/3:45ean eta 5:45ean.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta @euskotrenEJGV twitter gunean