Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du Bilbotik igaroko den korrika 2015 dela eta

2015.eko martxoak 26

Datorren igandean, martxoaren 29an, Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilbao-Bermeo eta Bilbao-Ermua artean Bilbotik igaroko den KORRIKA 2015 dela eta. Era berean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki moztuko du parte-hartzaileen ibilera errazteko.  

TRENEKO ZERBITZUA

Bilbo-Ermua:
Tren zerbitzua 30 minuturik behin izango da noranzko bietan. Ermutik lehenengo irteera 8:21ean izango da eta Bilbotik 7:00etan.
Egun osoan zehar, trenen zirkulazioa Eibar eta Ermua artean 10 eta 20 minuturo.

Bilbo-Bermeo:
Eguneko zerbitzua tren bereziekin indartuko da, hori dela eta zirkulazioak 30 minuturik behin egongo dira. Bermeotik lehen irteera 7:51n izango da eta Atxuritik 8:19an.

Zazpi Kaleak-Lezama:
Jaiegunetako ohiko eskaintza mantentzen da, egun osoan zehar 30 minuturik behin trenen maiztasunarekin.

TRANBIA ZERBITZUA

Tranbien zerbitzua partzialki moztu beharko da Pio Baroja eta Atxuri geralekuen artean, goizeko 11:30etatik zerbitzu amaiera arte

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau