Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Jasangarritasunaren aldeko gazteen lehen foroa egin dute Bizkaian

2015.eko martxoak 26

Bizkaiko 115 ikaslek, 46 irakaslek eta zenbait udaletako teknikariek planetari eta Euskal Autonomia Erkidegoari eragiten dieten ingurumen-arazoen inguruan hausnartzen eta eztabaidatzen aritu dira gaur goizean, Jasangarritasunaren aldeko gazteen lehen foroan. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatu dute. 

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga musika-kontserbatorioan, Bizkaiko 34 ikastetxetako ikasleak eta irakasleak bildu dira, Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen duten lurraldeko 236 ikastetxeen ordezkari gisa. 

Jardunaldiaren bigarren zatian, parte-hartzaileek ondorioak aurkeztu dizkiete Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei. Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Amaia Barredok parte-hartzaileak zoriondu ditu, eta ingurumen-erronkei aurre egiteko kontzientziazioan lan egiten jarraitzera animatu ditu. 

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari Maria Uribek Eskolako Agenda 21 programaren eraginkortasuna nabarmendu du «Bizkaia sektore guztietatik eraikitzen jarraitzeko eta herritar guztien ongizatea lantzeko proposamena delako». 

Eskolako Agenda 21 

Eskolako Agenda 21 programak jasangarritasuna du helburu, eta eskola-komunitateak udalerriaren garapen jasangarrian parte hartzea du helburu. Jakintza, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoak ekartzea du helburu, ingurumen-arazoak konpontzen laguntzeko. 

Gaur egun, 118 herritako 460 ikastetxetan daude ezarrita Eskola Agenda 21eko programak. Horrek esan nahi du, gutxi gorabehera, 220.000 ikaslek jasangarritasunerako hezkuntza jasotzen dutela modu erregularrean.

Euskadiko Eskola Agenda 21ek lortutako emaitzak hartu ditu kontuan Unescok euskal proiektua mundu osoko jasangarritasunaren aldeko hezkuntzako 25 jardunbide egoki onenen artean sartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Maria Uribe, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendaria