Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal erakundeek arte eszenikoen iraunkortasunerako ematen duten laguntza ekonomikoa handitu egin da

2015.eko martxoak 26
  • Horixe da Euskadiko Antzoki Sarearen 2014ko memoriak jasotzen duen ondorio nagusietako bat
  • 500.000 ikusletik gora joan dira 2014an Sareak eskaini dituen 1.835 emanaldietara. Datu honek sektorearen hobekuntza arina erakusten du

Bihar, martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Foru Aldundietako Kultura arloko ordezkariekin batera, Euskadiko Antzokien Sarearen 2014ko memoria aurkeztu du gaur goizez. Prentsaurrekoan partaide izan dira, halaber, Kultur Leioako zuzendari Ana Lopez eta Sareko idazkaritza teknikoko arduradun Nekane Basterretxea ere.

Sarea, Euskal Antzokien Sarea, 1993 urtean sortutako erakunde arteko entitatea da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Foru Aldundietako Kultura sailek eta Euskadiko udalek osatzen dute. Gaur egun, titulartasun publikoko 54 antzokik eta aretok osatzen dute sarea: 4 Araban daude, 25 Bizkaian eta beste 25 Gipuzkoan. Arte eszenikoetako programazio egonkorra koordinatzea, bultzatzea eta hedatzea da Sarearen eginkizun nagusia, giza zein ekonomia-baliabideak optimizatuz eta arte eszenikoetako eremuan publikoa sortuz eta trebatuz.

Hona hemen, Euskal Antzokien Sarearen 2014ko memoriak utzi dituen daturik esanguratsuenak:

  • Euskal erakundeek arte eszenikoen iraunkortasunerako ematen duten laguntza ekonomikoa handitu egin da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ia 1,5 milioi euro bideratu ditu sorkuntza, prestakuntza eta produkzio eszenikoa laguntzera. Zifra hori % 14 gehitu da 2013an bideratutako aurrekontuarekiko.
  • Foru Aldundiek udal programazio horien finantzaketaren %20 hartzen dute beren gain (hau da, 825.000 euro) –hiru hiriburuetako programazioa kanpoan uzten bada-, eta %41 takilaren bitartez berreskuratzen da. Sareko antzokien programazio-kostuak 4 milioi eurotik hurbil daude, 9 milioi euro hiru Lurralde Historikoetako hiriburuak kontutan hartuta. Foru Aldundien finantziazioa 850.000 eurotik gorakoa izan da 2014an, aurreko urtean baino %4 gehiago.
  • 54 antzoki eta areto publiko: Sarea EAEko kultura-ehunean bere presentzia finkatuz doan erakunde arteko plataforma da, titulartasun publikoko 54 antzoki eta aretok osatzen duten sarearen bitartez. Euskal udalerrien kultura-dinamizaziorako ezinbesteko tresna gisa urteen poderioz finkatuz joan da sare hori, 1997an 29 antzokiz osatuta egotetik 2015ean 54k osatzera pasatu da.
  • 2014an, 509.000 ikusle joan dira Sareak eskainitako 1.835 emanaldietara. Emanaldi bakoitzeko 280 ikusleko ratioa izan da. Zifra horiek berreskuratze-joera adierazten dute 2012ko emaitzekiko, bai ikusleei (%4,4) bai emanaldiei (% 6,6) dagokienez.
  • Antzerkia da oraindik Sareko kultura-eskaintzako genero nagusia: ia 10 emanaldietatik 7 antzerki-emanaldiak dira.
  • Publiko mota guztiei erantzuten dien eskaintza eszeniko anitza. Sarean programatutako 10 emanalditik 7 helduei/gazteei zuzenduta daude, eta antzerkia ikustera doazen 4 ikusletik 3 helduak dira. Haurrentzako programazioan publikoa %7,7  gehitu da 2013 urtearekiko.
  • Euskarazko antzezpen eskaintza zabala eskaintzen du Sareko programazioak, bai haurrentzako bai helduentzako/gazteentzako, urtean ia 90.000 ikusle erakartzen dituelarik. Helduentzako antzerki programazioaren %27 eta haurrei zuzendutako antzerki programazioaren % 70 euskaraz da.
  • Euskal konpainiek Sareko antzokietako kultura-eskaintzaren %60 hartzen dute, eta ikusleen % 40 erakartzen dute.

 

 

Bilbon, 2015eko martxoaren 26an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Etxebarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko zerbitzuburua; Ana Lopez, Kultur Leioako zuzendaria; Nekane Basterretxea, Sareko idazkaritza teknikoko arduraduna