Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik helmuga turistiko jasangarri gisa ziurtatuko da Unescoren eta TME-Turismoaren Mundu Erakundearen eskutik

2015.eko martxoak 26

Basquetourrek, Turismo Arduratsuaren Institutuak (Unescori lotutako erakunde independentea) eta Global Sustainable Tourism Councilak (mundu mailan halako ziurtagiriak ematen dituena) hitzarmen bat sinatu dute «Biosphere Responsible Tourism Destination» ziurtagiri-eredua abiarazteko Euskadin

  • Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Basquetourren presidenteorde moduan, ITRko (Turismo Arduratsuaren Institutua) presidente Tomás de Azcáratek, eta Global Sustainable Tourism Councileko (GSTC, Turismo Jasangarri Globalerako Kontseilua) Luigi Cabrinik hitzarmenean hartutako eduki nagusien berri eman dute prentsaurreko batean.
  • BIOSPHEREk (Turismo Arduratsurako Helmuga), turismoaren industrian zabaldutako beste ziurtagiri batzuk ez bezala, aukera ematen du estandar bakarrean biltzeko kalitateari, ingurumenari eta garapen sozioekonomiko eta kulturalari buruzko eskakizunak. Hala, balio erantsi apartekoa ekartzen die jasangarritasunarekin konpromisoa duten helmuga, establezimendu eta produktu turistikoei.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak hitzarmen edo konpromiso-gutun bat sinatu du gaur goizean, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren presidenteorde gisa, «Biosphere Responsible Tourism Destination» ziurtagiri-eredua abiarazteko Euskadin.Sinatze-ekitaldian parte-hartu dute, halaber, Turismo Arduratsuaren Institutuko (ITR) presidente Tomás de Azcáratek eta GSTC-Global Sustainable Tourism Councileko presidente Luigi Cabrinik. Ziurtagiria ITRk, Unescok sustatutako erakunde independenteak, garatu du. Hasiera batean, ostatuei, jatetxeei eta gisakoei aplikatzen zitzaien; 2013az geroztik, ordea, baita helmuga turistikoei ere. Bestalde, GSTCak —besteren artean, TME-Turismoaren Mundu Erakundeak sustatua— halako ziurtagiriak ematen ditu mundu mailan.

Euskadik, Euskal Turismoaren 2020rako Plan Estrategikoaren barruan, apustua egin du helmuga turistiko jasangarri gisa ziurtatzearen alde; izan ere, jasangarritasunak lehiakortasuna ekartzen die helmuga turistikoei. TME-Turismoaren Mundu Erakundearen arabera, «turismoaren garapen jasangarria baliabide guztiak kudeatzeko modu gisa sortu da: hain zuzen, halako moldez kudeatzeko, non aukera emango baitute ekonomia-, gizarte- eta estetika-premia guztiak asetzeko, eta, aldi berean, kulturaren osotasuna, oinarrizko prozesu ekologikoak, dibertsitate biologikoa eta bizitzari eusten dioten sistemak errespetatzeko. Beraz, jarduera jasangarrien bidez garatzen den turismoa dugu, errentagarritasun hirukoitzaren esparruan garatu ere: errentagarriak baitira ingurumenaren aldetik, ekonomiaren aldetik eta baita alderdi soziokulturalari dagokionez ere.

Ildo horretatik, helmuga turistiko jasangarria da sistema turistiko osoaren plangintzaren eta kudeaketaren ikuspegi integratua hartzen duena, gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanak betetzeko moduan, direla ekonomikoak, soziokulturalak, ingurumenekoak edo erakundeen alorrekoak; hau da, giza garapen osoa lortzea, turismoaren zeregina bermatuz etorkizunean aipatutako helburuak lortzeko bide gisa. Orobat, esperientzia turistikoa baliatuz, turistengan asebetetze maila altua sortzeko, jasangarritasunaren arazoen inguruan kontzientzia sortzeko, eta turismo-ohitura jasangarriak sustatzeko.

Euskadi helmuga turistiko konplexua da: historia eta jakintza zeharo baliotsuak eskaintzen ditu. Dena dela, badira, hobekuntza jarraituaren alde eginik, hobetu beharreko politika eta ekintzak.

Euskadiren turismo-estrategia orokorrak errealitate jakin bat hartzen du aintzat, era zabalean eta, funtsean, epe luzerako ikuspegi batekin hartu ere: sektorean eragile publiko nahiz pribatuek hartzen duten parte, haien artean zeharkako hainbat lotura eratuz turismogintza sendotzeko eta finkatzeko asmoz. Horretarako, honako hauek dituzte oinarri: kalitatearen, irisgarritasunaren eta jasangarritasunaren kudeaketa turistikorako programen bilakaera eta hedapena; prestakuntzaren eta profesionalizazioaren sustapena; sektorearen modernizazioari eta berrikuntzari bultzada; eta eragile turistikoen arteko elkarlanaren hobekuntza.

Jarduera-lerro horien guztien azken helburua da jardute-esparru bat sortzea, sektorearen jasangarritasuna bermatuko duena Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzeko bide gisa. 

Gaur sinatu den hitzarmenari esker, Euskadi lanean hasiko da hemendik aurrera eredu hori ezartzeko. BIOSPHEREk, turismoaren industrian zabaldutako beste ziurtagiri batzuk ez bezala —adibidez, ISO 9001 eta ISO 14001 arauak, EMAS Araudia, Q Kalitate ikurra—, aukera ematen du estandar bakarrean biltzeko kalitateari, ingurumenari eta garapen sozioekonomiko eta kulturalari buruzko eskakizunak. Hala, balio erantsi apartekoa ekartzen die jasangarritasunarekin konpromisoa duten helmuga, establezimendu eta produktu turistikoei.

Bestalde, Biosphere Destination ziurtagiria lortzeak GSTC Destinations Communityan parte-hartzeko aukera dakarkio Euskadiri. Komunitate hori Bartzelonan sortu zen, joan den 2014ko azaroaren 21ean, nazioarteko mailako helmugek jarduera jasangarrien alorrean gauzatutako jardunak, politikak eta komunikazioak bateratzeko asmoz. Han parte-hartzen dute, batetik, GSTCak aitortutako eta onetsitako ziurtagiriak dituztenek; bestetik, ziurtatze bidean dauden helmuga guztiek; eta, azkenik, ziurtatze-prozesuari ekiteko interesa duten beste helmuga posible batzuk ere.

Gainera, azaroan, Turismo Jasangarrirako Mundu Konferentzia egingo da Euskadin. Basquetour lanean dihardu dagoeneko, Turismo Arduratsuaren Institutuarekin batera, berau prestatzen. Konferentziak aukera emango du Turismo Jasangarriaren Mundu Karta berritzeko; 1995ean sortu zen konpromiso horren ondorioz sortu zen, hain zuzen ere, ITR Institutua.

 

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @TACTIO_
    2015.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Udalsarea21: Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/T0SK4P3uSJ #turismosostenible

  • @airestudioscoop
    2015.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Udalsarea21: Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/T0SK4P3uSJ #turismosostenible

  • @LAGUARDIAOT
    2015.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @BirdingEuskadi: Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible:
    Basquetour, el Instituto de Turismo... http://t.co

  • @BirdingEuskadi
    2015.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible:
    Basquetour, el Instituto de Turismo... http://t.co/av2gSYj0PK

  • @javierre_es
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/nVMZyXcGKt #turismosostenible

  • @RSE_Extremadura
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/nVMZyXcGKt #turismosostenible

  • @Udalsarea21
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/T0SK4P3uSJ #turismosostenible

  • @Udalsarea21
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/yKwySyWlGi #turismosostenible

  • @LifeGISWASTE
    2015.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible http://t.co/GrY80RWUHE #turismosostenible

  • @iurkiaga
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Euskadi se certifica como destino turístico sostenible de la mano de la UNESCO y la OMT http://t.co/uBRrPfzM0U

  • @josebalarriba
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @BiosphereITR: Basquetour, el Instituto de Turismo Responsable (ITR), organismo independiente vinculado a la UNESCO, y el Global... http…

  • @josebalarriba
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @BiosphereITR: Basquetour, el Instituto de Turismo Responsable (ITR), organismo independiente vinculado a la UNESCO, y el Global... http…

  • @jorgedaries
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @BiosphereITR: Basquetour, el Instituto de Turismo Responsable (ITR), organismo independiente vinculado a la UNESCO, y el Global... http…

  • @jorgedaries
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible con la UNESCO y la OMT http://t.co/m7XwTSdcqd

  • @BiosphereITR
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    Basquetour, el Instituto de Turismo Responsable (ITR), organismo independiente vinculado a la UNESCO, y el Global... http://t.co/ETfIJweaed

  • @BiosphereITR
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    Basquetour, el Instituto de Turismo Responsable (ITR), organismo independiente vinculado a la UNESCO, y el Global... http://t.co/SCEcxO1ShT

  • @mirenarantza
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    Euskadi apuesta por certificarse como destino turístico sostenible de la mano de la UNESCO y la OMT http://t.co/sRbn8kG9kE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • , ITRko (Turismo Arduratsuaren Institutua) presidente Tomás de Azcáratek, eta Global Sustainable Tourism Councileko (GSTC, Turismo Jasangarri Globalerako Kontseilua) Luigi Cabrinik