
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 75 eee izapidetu zituen otsailean
Otsailean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 75 espediente izapidetu zituen; hau da, urtarrilean baino % 21 gutxiago (95), eta iazko otsailean baino % 53 gutxiago (160). Espediente guztietatik, 63 (% 84) aurreko baten jarraipena izan dira, eta 625 langileri eragin diete (% 78).
Etendura-espedienteak 43 izan dira, lanaldia murriztekoak 30 eta azkentzeko espedienteak 2. Etendura-espedienteek 646 langileri eragin zieten, iazko hilabete berean baino % 44 gutxiagori; lan-jardunaldia murriztekoek 111 langileri (-% 49); eta iraungitze-espedienteek 46ri, iazko otsailean baino % 87 gutxiagori (158).
Sektoreka, otsailean ez zen erregulazio-espedienterik izapidetu lehen sektorean. Besteetan, ehunekoak antzekoak izan ziren aurreko hilabeteen aldean: eraikuntza (% 13), industria (% 41) eta zerbitzuak (% 46).
Egun, 705 espediente daude indarrean eta 7.785 langileri eragiten diete; horietatik, 6.568 (% 84) aurreko espediente baten jarraipenaren eraginpeko langileak dira.
Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.
OHARRA:
Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.
http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/es/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/es_esttraba/estadisticastrabajo.html