Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzeko dena, bitartekotzaren eta gatazkak konpontzeko bestelako era baketsuen arloan lankidetzan jarduteko baldintzak ezartzeko. (2015-03-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 24

LABURPENA

EUSKADI AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZAREN ESTATUKO LIDERRA GATAZKAK KONPONTZEKO ETA PROZESU JUDIZIALAK SAIHESTEKO FORMULA AZKAR ETA ALTERNATIBO GISA

Estatuko organo judizialek bitartekaritza-prozesuetara bideratzen dituzten auzien % 60 Euskadin gertatzen dira.
Zigorraren arloko bitartekaritzen % 78 epaiketa egin beharrik gabe ebatzi ziren 2014an, % 84 adingabeen kasuan eta % 52,87 familia-esparruan.
Bitartekaritza sendotu da Euskadin auzitegietan gatazkak ebazteko formula azkar modura, bitartekaritzen ia % 80 bi hilabeteren baino gutxiagoren buruan ixten baitira.
Eusko Jaurlaritzak 635.800 euro bideratuko ditu 2015ean operadore juridikoen esku jartzen dituen bitartekaritza-zerbitzuak finantzatzera.

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur Botere Judizialaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko bitartekaritzaren arloan eta gatazkak ebazteko bestelako modu baketsuetan lankidetzarako baldintzak ezartzeko.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmesek sinatuko dute aurki aipatutako hitzarmena; esparru judizialean bitartekaritza indartzea du helburutzat, gatazkak konpontzeko orduan prozesu judizialaren ordezko tresna edo horren osagarria izan dadin.

EUSKADI LIDERRA BITARTEKARITZAN

Eusko Jaurlaritza aitzindaria izan zen Estatuan auzitegietan bitartekaritza-zerbitzuak ezartzen. Lehen zerbitzuak 2007an sortu ziren, eta harrez geroztik, izugarri hazi dira; ondorioz, Euskadi Estatuko buruan jarri da bitartekaritzara bideratzen dituzten gatazka judizialen kopuruari dagokionez: Estatuan bitartekaritzaren formularen bidez konpontzen diren 10 kasuetatik 6 Euskadikoak dira.

Uneotan Eusko Jaurlaritzak arlo hauetan eskaintzen du bitartekaritzaren aukera: zigor-arloan, helduen eta adingabeen arloan zein familia-gaietan (banantzeak, dibortzioak, zaintzak, ardurapeko seme-alabekiko gatazkak...).

AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZAREN ALDEKO APUSTUA

Eusko Jaurlaritzak 635.800 euro bideratuko ditu 2015ean auzitegi-barruko bitartekaritza-zerbitzuak finantzatzera. Zerbitzu horiek epaileen, magistratuen, fiskalen eta gainontzeko operadore juridikoen esku jartzen ditu herritarrek gatazkak doan, azkar eta prozesu judizialak saihestuz konpondu ahal izan ditzaten.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz auzitegi-barruko bitartekaritza oso formula erabilgarria eta eraginkorra da baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzeko, prozesu judizial oso batek dakarrena baino diru-kostu txikiagoa baitakar. Horrez gain, arrakasta-maila handia duenez, oso tresna baliotsua da Euskadiko justizia-administrazioaren zama arintzeko eta berau bizkortzeko azken helburua betetzeko: helduen zigorraren arloko bitartekaritzen % 78 epaiketa egin beharrik gabe ebatzi ziren 2014an, % 84 adingabeen kasuan eta % 52,87 familia-esparruko kasuetan.

2014KO HELDUEN ZIGOR ARLOKO AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZA

Helduen zigor-arloko bitartekaritzan izandako arrakasten ehuneko handiaz gain, zerbitzuaren azkartasun eta arintasun handia ere nabarmendu beharra dago. Ondorio nagusi hauek atera behar ditugu:

2014an 889 kasu itxi ziren bitartekaritza-formularen bidez, eta horien % 78tan alderdien arteko adostasuna erdietsi zen.
Akordiorik ez dagoen kasu horietan (% 22), arrazoi nagusia alderdiak hasierako jarreretatik ez mugitzea da, eta ondoren, esku hartzen duten pertsona batzuek bitartekaritza utzi nahi izatea.
Itxitako kasu gehienak Bizkaian izan dira (% 64), baina arrakasta-ehuneko handiena, berriz, Araban izan da (% 80).
Bitartekaritzako prozesu gehienek (% 80,8) bi hilabete baino gutxiago behar dute ixteko. Bitartekaritza luzatzen denean, aurkitzeko zailtasunagatik edo bizilekua atzerrian dutelako izaten da.
Helduen arteko bitartekaritza-prozesuetan esku hartzen duten gehienek aldez aurretiko harremana dute elkarrekin (bikotekide ohia, bizilagunak, senideak, ezagunak, pisukideak, adiskideak dira edota kontratu- edo lan-harremana dute). Gauean edo egutegiko jai adierazgarrietan izandako borroken ondoriozko lesio-delituengatik dira aldez aurretik harremanik ez duten pertsonen arteko bitartekaritzako gaien kopuru txikia.

BITARTEKARITZAREN BIDEZ ITXITAKO KASUAK 2014AN

2014 GUZTIRA AKORDIOAREKIN AKORDIORIK GABE
ARABA
(2 barruti judizial)
153 (% 17,3) 122 (% 80) 31 (% 20)
BIZKAIA
(6 barruti judizial)
569 (% 64) 436 (% 77) 133 (% 23)
GIPUZKOA
(6 barruti judizial)
167 (% 18,7) 130 (% 78) 37 (% 22)
EUSKADI GUZTIRA 889 (% 100) 688 (% 78) 201 (% 22)


EPEAK 2014

(Bitartekaritzako prozesua hasten denetik amaitzen den arte)

DENBORA ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
Hilabete 1 baino gutxiago 99 352 66 517 (% 58,1)
1-2 hilabete 31 120 51 202 (% 22,7)
2-3 hilabete 15 56 33 104 (% 11,6)
3-6 hilabete 7 40 13 60 (% 6,7)
6-12 hilabete 1 1 4 6 (% 0,06)
12 hilabete baino gehiago 0 0 0 0
GUZTIRA 153 569 167 889 (% 100)

2014KO GAZTE JUSTIZIAKO AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZA

2014ko datuek berriro erakusten dute auzitegi-barruko bitartekaritzak arrakasta handiena adingabeen esparruan lortzen duela. Hiru ondorio nagusi ateratzen dira:

Bitartekaritzaren bidez 263 kasu itxi ziren 2014an, eta horien % 84tan prozesu judiziala saihestu zuen akordioa lortu zen.
Itxitako kasu gehienak Bizkaian izan dira (% 53,2), baina arrakasta-ehuneko handiena, berriz, Gipuzkoan izan da (% 98,4).
Bitartekaritza gehienak, % 77,9, mutilekin izan ziren.


BITARTEKARITZAREN BIDEZ ITXITAKO KASUAK 2014AN
(Lurraldeka)

2014 GUZTIRA AKORDIOAREKIN AKORDIORIK GABE
ARABA
(2 barruti judizial)
59 (22,4%) 44 (74,5%) 15 (25,4 %)
BIZKAIA
(6 barruti judizial)
140 (53,2) 114 (81,4%) 26 (18,5%)
GIPUZKOA
(6 barruti judizial)
64 (24,3%) 63 (98,4%) 1 (1,5%)
EUSKADI GUZTIRA 263 (100%) 221 (84%) 42 (15,9%)

BITARTEKARITZAREN BIDEZ ITXITAKO KASUAK 2014AN
(Generoaren arabera)

2014 GUZTIRA MUTILAK NESKAK
ARABA
(2 barruti judizial)
59 (22,4%) 41 (69,4%) 18 (30,5%)
BIZKAIA
(6 barruti judizial)
140 (53,2) 114 (81,4%) 26 (18,5%)
GIPUZKOA
(6 barruti judizial)
64 (24,3%) 50 (78,1%) 14 (21,8%)
EUSKADI GUZTIRA 263 (100%) 205 (77,9%) 58 (22%)


2014KO FAMILIAKO AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZA

Familiaren arloko bitartekaritzari dagokionez (dibortzioak, banantzeak, zaintzako gatazkak...), bitartekaritza-prozesuen arrakasta-ehunekoa txikiagoa da, baina handiagoa da oraindik akordioa eginda itxitako kasuen kopurua akordiorik gabekoena baino. Hauek dira ateratako ondorio nagusiak:

2014an 244 kasu itxi ziren bitartekaritza-formularen bidez, eta horien % 52,8tan alderdien arteko adostasuna erdietsi zen.
Itxitako kasu gehienak Bizkaian izan dira (% 69,6), baina arrakasta-ehuneko handiena, berriz, Araban izan da (% 63,1).
Bitartekaritzako prozesu gehienek (% 76,9) bi hilabete baino gutxiago behar dituzte ixteko.
Euskadiko familia-bitartekaritzaren arrazoi nagusia banantzea, dibortzioa eta izatezko bikoteen haustura da (% 69,2).

BITARTEKARITZAREN BIDEZ ITXITAKO KASUAK 2014AN

GUZTIRA AKORDIOAREKIN AKORDIORIK GABE
ARABA
(2 barruti judizial)
19 (% 7,7) 12 (% 63,1) 7 (% 36,8)
BIZKAIA
(6 barruti judizial)
170 (% 69,6) 93 (% 54,7) 77 (% 45,2)
GIPUZKOA
(6 barruti judizial)
55 (% 22,5) 24 (% 43,6) 31 (% 56,3)
EUSKADI GUZTIRA 244 (% 100) 129 (% 52,8) 115 (% 47,1)

EPEAK 2014

(Bitartekaritzako prozesua hasten denetik amaitzen den arte)

BIDERATZEN DENETIK AMAITU ARTEKO DENBORA ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
15 egun baino gutxiago 0 46 1 47 (% 19,2)
15-30 egun 9 47 8 64 (% 26,2)
1-2 hilabete 4 49 24 77 (% 31,5)
2-3 hilabete 1 17 13 31 (% 12,7)
3-6 hilabete 5 11 8 24 (% 9,8)
6 hilabete baino gehiago 0 0 1 1 (% 0,4)
GUZTIRA 19 170 55 244 (% 100)

2014KO FAMILIAKO GATAZKA MOTAREN ARABERA

TIPOLOGIA GUZTIRA %
Banantzea 3 1,23
Dibortzioa 94 38,52
Izatezko bikotea banantzea 72 29,51
Neurri-aldaketa 51 20,90
Epaia betearaztea 19 7,79
Guraso-betekizunetako desadostasuna 3 1,23
Aiton-amonen eta biloben arteko harremana 2 0,82
GUZTIRA 244 100,00

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau