Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2015/03/27)

2015.eko martxoak 27

Eusko Jaurlaritzak, lehendakaria buru izanik, Legebiltzarreko taldeek egindako galderei eta interpelazioei erantzun die. 

3. Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Hobetuz Fundazioaren etorkizunaz Jaurlaritzak dituen asmoei buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du ez dela Eusko Jaurlaritzaren asmoa Hobetuz Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa likidatzea. Horren erakusle, Urkulluk azaldu du epaiaren ostean Eusko Jaurlaritza Espainiako gobernuarekin bildu dela Estatuko enplegu publiko zerbitzuarekin irtenbide negoziatuak bilatzeko 25,7 milioi baino gehiagoren ordainketari dagokionez.

Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak «De Miguel kasuan» izandako jokaerari buruz.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du «De Miguel auzia» deitutakoa ez dela «alderdiaren legez kanpoko finantzaketa-kasu bat», eta gaineratu du EAJk 2010ean emandako erantzuna «berehalakoa, irmoa eta argia» izan zela. Halaber, lehendakariak esan du ez duela eraginik Jaurlaritzan, auzian parte hartzen baitu interes publikoa defendatzeko. 

Nolanahi ere, Justiziaren ebazpenaren zain itxoiteko eskatu du lehendakariak, eta bitartean, errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko eta politikaren judizializazioa saihesteko. 

10. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak Ertzaintzako agenteekin izandako liskarrari buruz.

Bere jarrera «errespetu instituzionala eta egia» eskatzeko izan zela erantzun du lehendakariak, eta ez lan-arloko aldarrikapenei erantzuteko. Lehendakariaren iritziz, ez da egia sindikatuen «negoziazioa, ez inposizioa» adierazpena; izan ere, hamabost hilabetean Eusko Jaurlaritzak 16 bilera deitu ditu eta hiruretan baino ez dute sindikatuek parte hartu nahi izan. Horrez gain, sindikatuen jarrera neurriz gainekoa dela uste du, ertzainen lan-baldintzak egonkorrak direlako eta Segurtasun Saila langile kopurua handitzeko ahalegina egiten ari delako 120 lanpostuko LEP baten eta oraingo 250eko beste baten bidez. 

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas e interpelaciones planteadas por los grupos en el pleno de control a @Gob_eus, y sus respuestas http://t.co/0Z0bMhp

  • @anamarti4
    2015.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas e interpelaciones planteadas por los grupos en el pleno de control a @Gob_eus, y sus respuestas http://t.co/0Z0bMhp

  • @Gob_eus
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    [VÍDEO] Preguntas planteadas por los grupos parlamentarios en el pleno de control al Gobierno, y sus respuestas ➡ http://t.co/2eoFc4S8yR

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas e interpelaciones planteadas por los grupos en el pleno de control a @Gob_eus, y sus respuestas http://t.co/0Z0bMhp

  • @olallapin
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Preguntas e interpelaciones planteadas por los grupos en el pleno de control a @Gob_eus, y sus respuestas http://t.co/0Z0bMhp

  • @iurkullu
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Preguntas e interpelaciones planteadas por los grupos en el pleno de control a @Gob_eus, y sus respuestas http://t.co/0Z0bMhpEtt

  • @anamarti4
    2015.eko martxoak 27

    Comentario de Twitter:
    Pleno de Control (27/03/2015) http://t.co/IDwn24eQG6

  • ana
    2015.eko martxoak 27

    pues me alegro muchisimo @iurkullu que animo le doy todo mi apoyo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)