Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretuaren babespean ezarritako laguntzei aurre egiteko, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. (2015-03-24(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko martxoak 24

LABURPENA

JAURLARITZAK SEME-ALABAK IZATEA ETA ADOPTATZEA 27,28 MILIOI EUROREKIN BABESTU DU

Jaurlaritzak seme-alabak izateagatik edo adoptatzeagatik familiei ematen zaizkien laguntzak finantzatzeko, 27,28 milioi euro bideratzea baimendu du.

Seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak hiru jarduketa-ildoren bidez garatuko dira: ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko, erditzeagatik edo adopzio nazional anitzagatik eta nazioarteko adopzioagatik.

Seme-alabengatiko laguntzak jaiotze, adopzio eta adopzio aurreko familia-harrera edo tutoretza dela-eta emango dira. Horrenbestez, lehenengo seme-alabagatik ordainketa bakarra egingo da; bigarren seme-alaba izatean, jaiotzen den urtean ordainketa bat egingo da eta urtea betetzen duenean bigarrena. Hirugarrenaren eta hortik aurrerakoen kasuan, jaiotzen diren urtean ordainketa bat eta beste bat urte bat, bi, hiru, lau, bost eta sei betetzen dituzten urtean.

Diru-laguntzaren eskatzaileak % 33ko edo hortik gorako ezintasun aitortu bat baldin badauka edo aitortutako mendekotasun egoera bat, zenbatekoak bikoiztu egingo dira.

Erditze edo adopzio nazional anitzagatiko laguntzak arautzen dira. Erditze berean jaiotako seme-alaba kopuruaren edo aldi berean adoptatutako seme-alaba kopuruaren arabera emango dira.

Adingabeen nazioarteko adopzioagatiko laguntzak aurreikusten dira, dela sinpleak dela anitzak. Laguntza horiek ordainketa bakar gisa ematen dira eta zenbateko zehatzak aldi berean adoptatutako adingabe kopuruaren arabera neurtzen dira.

Familiako bizitza eta laneko bizitza uztartzeko laguntzekin gertatzen den bezala, aurreko laguntzak ere familia-errentaren estandarizazio-sistemaren arabera arautuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau