Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria da 2013-2020 Osasun Planaren garapena aztertzen duen Batzorde Gidatzailearen burua

2015.eko martxoak 25

Gaur, asteazkena, martxoak 25, 2013-2020 Osasun Planaren Batzorde Gidatzaileak bilera egin du. Iñigo Urkullu lehendakaria zuela buru, planaren garapena aztertu du: hasieran ezarri zenetik gaurdaino.Batzorde Gidatzaileak, lehendakaria buruan, Euskal Osasun Planaren estrategiak eta helburuak berrikusteko eta berresteko zeregina du Osasuna politika guztietan sartzeko ikuspegitik, garapen jasangarriari erreparatuz eta osasunaren faktore erabakigarriei helduz.

Bileran egon dira, halaber, Batzorde Gidatzaileko gainerako kideak. Hain zuzen, honako Gobernu Sailetako lehendakariordeak: Lehendakaritzaren Idazkaritzakoa; Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasunekoa; Merkataritza eta Turismokoa; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikakoa; Gizarte Politiketakoa; Etxebizitzakoa; Ekonomia eta Aurrekontuetakoa; Hezkuntzakoa; Kultura, Gazteria eta Kiroletakoa; Osasunekoa; Osakidetzakoa; Ingurumenekoa; Garraioetakoa, Lurralde Plangintzakoa eta Hirigintzakoa.

Bilera horretan, agerian geratu da ondo doala Planean aurreikusitako jardutea; izan ere, dagoeneko abiarazi dira Planeko ekintza eta helburuen % 50. Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzetan, 2013-2020 Osasun Plana «Gobernuak osasun politikekin eta osasun-sistemarekin duen konpromisoaren isla da, elementu horiek zutarri ikusten baititugu euskal gizartearen bizi-kalitate eta ongizatea bermatzeko».

Lehendakariak nabarmendu du «Euskal Osasun Planaren planteamendua zeharkakoa eta erakundeartekoa izan behar duela osasuna aktibo gisa kokatzeko politika publiko guztietan, politika publikoen emaitzak eta eraginkortasuna hobetu nahi badira, bederen, pertsonen ekitateari, ongizateari eta osasunari dagokienez». Zentzu horretan, Urkullu lehendakaria pozik agertu da aurten egindako ibilbidearekin, eta ziurtasunez adierazi du estrategia hori baliagarria izango dela euskaldunon osasuna hobetzeko.

Gaurko bileran argi geratu da "Osasunaren Lente" azterketaren bitartez helduko zaiela Politika guztietako Osasun Estrategiari eta Euskadin egin den estrategiaren ezarpenari. Delako azterketa gobernu plan desberdinetan aplikatuko da. Ildo horretatik, argi geratu da, halaber, Eusko Jaurlaritzaren hainbat ekimenek sendotzen dutela osasunaren ikuspegi hori: Euskadi Lagunkoia, Euskadiko arreta soziosanitarioaren ildo estrategikoak, Gizarteratze Aktiborako Euskal Plana,...etab.

Eusko Jaurlaritzak 2013ko abenduan onartu zuen 2013-2020 Osasun Plana, eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek 2014ko apirilean aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean. «Osasuna: Pertsonen eskubidea, guztion ardura» lelopean, 2013-2020 Osasun Planak 35 helburu eta 146 berariazko jarduera aurreikusten ditu guztira.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DocJulia
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El Lehendakari preside la Comisión Directora que evalúa el desarrollo del Plan de Salud 2013-2020 http://t.co/7R8saTjBXT

  • @HUAospitalea
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari preside la Comisión Directora que evalúa el desarrollo del Plan de Salud 2013-2020 http://t.co/7R8saTjBXT

  • @djjacomenorato
    2015.eko martxoak 26

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari preside la Comisión Directora que evalúa el desarrollo del Plan de Salud 2013-2020 http://t.co/tnvpqMFcIE

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)