Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arabar Errioxako Oliba Olioaren 4. Azoka

2015.eko martxoak 24

Arabako Errioxako olio-egileek 2014-2015eko kanpaina aurkeztu dute Oion eta Arabako Moredan ospatutako azoka honetan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Arabar Errioxako Oliba Olioaren 4. Azokan eta kanpaina berriaren aurkezpenean parte hartu du.

Arabar Errioxan egin eta eskualdean tradizioa duen oliba-olio estraren ezaugarrien balioa nabarmendu eta horiek ezagutarazi nahi ditu ekitaldi hau. Datuen arabera, 2014an 85.000 olio litro ekoiztu dira, hoietako %30ak Eusko Labela duela. Aurten ere, olio ekologikoa ekoiztu dute ere.

“Olioaren laguna” saria

Olioaren azokan "Arabako Errioxaren Olioaren laguna" saria eman da, aurten, Fernando Martinez Bujandari eman diote. Martinez de Bujanda, Arabako Errioxa eta olioara oso lotuta dagoen pertsona da eta orain dela gutxi arte Olioaren Mahaiaren presidentea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)