Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik parte hartu du gaur URAK ur goraldiei aurre egiteko Martutenen egingo dituen lanon hasiera ofizialean

2015.eko martxoak 23

DSS 2015.03.23.

Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak Ana Oregik gaur parte hartu du Martutenen URAk ur goraldiei aurre egiteko lanon zuinketa egiaztatzeko akta-sinaduran. Akta hori URAko ordezkariek eta lanok ebatzi zaizkien aldi baterako enpresa-elkarteko ordezkariek sinatu dute.

 

Akta horren sinatzeak “Donostian, Urumea ibaian, Martuteneko tartean, ur-goraldiei aurre egiteko lanen” kontratuari hasiera ofiziala ematen dio. Akta horren sinadura irudi juridiko bat da: 3/2011 legegintzako Errege Dekretuak  229 artikuluan arautua. Bere-berezko garrantzia du; izan ere, zuinketa egiaztatzeko akta horren data hartzen da lanon kontratuaren balizko iraupenaren hasiera-datatzat, orotariko ondoriotarako.

 

Martutenen egingo diren lanak ekimen sorta bat da uholdeei aurre egiteko, bai auzoan bai uretan gora ur-laminaren maila jaitsarazteko. 34 miloi euroko aurrekontua dute, eta 42 hilabeteko iraupena aurreikusten zaie. Lanok bi fasetan egingo dira: lehenengo fasea Martuteneko zubitik (bera barne) uretan gora, 30 hilabeteko iraupenarekin; bigarren fasea Martuteneko zubitik uretan behera GI-131 errepidearen Lugañeneko zubiraino, 12 hilabeteko iraupenarekin. Zuinketa egiaztatzeko aktaren sinatzeak lehen faseari ematen dio hasiera, 19.002.904,76 eurotan esleitua. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ion Ander Arrieta, Eduardo Sanchez