Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi auzitegi barruko bitartekaritzaren Estatuko liderra da gatazkak konpontzeko eta prozesu judizialak saihesteko formula azkar eta alternatibo gisa

2015.eko martxoak 24

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur Botere Judizialaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko bitartekaritzaren arloan eta gatazkak ebazteko bestelako modu baketsuetan lankidetzarako baldintzak ezartzeko. Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio sailburu den Josu Erkorekak prentsaurrekoan azaldu duenez, Jaurlaritza aitzindaria izan zen Estatuan auzitegietan bitartekaritza-zerbitzuak ezartzen eta bide horri helduz, 635.800 euro bideratuko ditu 2015ean operadore juridikoen esku jartzen dituen bitartekaritza-zerbitzuak finantzatzera. 

Erkorekak azaldu duenez, bitartekaritza sendotu egin da Euskadin auzitegietan gatazkak ebazteko formula azkar modura, bitartekaritzen ia % 80 bi hilabeteren baino gutxiagoren buruan ixten baitira. Zehazki, Zigorraren arloko bitartekaritzen % 78 epaiketa egin beharrik gabe ebatzi ziren 2014an, % 84 adingabeen kasuan eta % 52,87 familia-esparruan.  

Beste gai batzuei helduz, Erkorekak jakinarazi du Jaurlaritzak 400.000 euro inbertituko dituela preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta horiei lan prestakuntza emateko. Erkorekak emandako datuen arabera, Iaz, preso dauden 1.054 gizonezkok eta 178 emakumek parte hartu zuten espetxetik atera ondoren bizitza birbideratzeko eta guztiz gizarteratzeko abiarazitako 43 proiektuetan. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 5,6 milioi euro inbertitu ditu programa horiek 2000n abiarazi zituenetik, nahiz eta Espainiako Gobernuak uko egin dion espetxeen eta gizarteratzeko erakundeen antolamenduaren, araubidearen eta funtzionamenduaren arloko eskumen esklusiboa eskualdatzeari, gehitu du bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.03.24)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)