Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Txingudiko Badiako Plan Zuzentzailearen zirriborroari ekarpenak egiteko eskatu die Ana Oregik herritarrei

2015.eko martxoak 23
  • Plaiaundiko Ekoetxean egin da egitasmoaren aurkezpena
  • Plaiaundiko eta Jaizubiako paduren arteko lotura hobetu egingo da

 

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Txingudiko Badiako Plan Zuzentzaileari ekarpenak egiteko eskatu die gaur herritarrei Plaiuandiko Ekoetxean gizarte foroaren aurrean egindako aurkezpenean. «Bidasoaren ingurune honen natur kapitala babestu, kontserbatu eta leheneratzea da Plan Zuzentzailearen helburua, betiere ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuak mantenduz», nabarmendu du. Hendaia, Irun eta Hondarribiko alkate eta gizarte eragileen aurrean egindako aurkezpenean, Txingudiko badia sustatzeko lan tresna berriaren irismena zehaztu du sailburuak.

 

Oregik nabarmendu duenez, Txingudiko Badiako Plan Zuzentzaileak 2020ko Ingurumen Esparru Programan jasotako Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politikaren helburu estrategikoak betetzen ditu. Txingudiko hezegunea hegaztientzako babes bereziko eremu bakarra da Gipuzkoan, eta, horrenbestez, garrantzi handiko atsedenlekua da euren migrazio prozesuetan Gipuzkoa, Nafarroako ipar-mendebaldea eta Lapurdiko hegoaldea zeharkatzen duten hegaztientzako.

 

«Plan Zuzentzaileak administrazio maila guztien adostasuna berreskuratu eta indartzen du Txingudiko paduren leheneratze eta konektibitate prozesuekin jarraitzeko. Izan ere, ingurune honetan emandako aurrerapauso handienak erakundeen arteko adostasun maila handieneko unetan eman dira. Hori dela eta, 2014an, Txingudiko paduren leheneratze eta konektibitate urgentea bultzatzeko lehentasunen diagnostiko eta analisia egin zen badiaren gainean eskumena duten administrazio guztien artean», azaldu du Oregik. 

 

Planean jasotako zazpi helburuek Plaiandi eta Jauziabiako paduren lotura hobetzea dute xede, Txingudiko badian dauden bi guneak Amuteko zubiaren parean bereizita baitaude egun Hondarribiko sarreran. Horrenbestez, honako neurriak bultzatuko dira: Bidasoa ibaiaren ertzetan oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak egingo dira; padurako gunerik sentikorrenak bisita jendetsuetatik babestuko dira, batik bat Bidasoako uharteak eta Plaiandiko ingurua; Txingudiko hezeguneak selektiboki hedatuko dira Jaizubiako ingurunean; Plaiaundiko kirol instalazioak lekualdatu egingo dira; lehorreko faunarentzat paduren arteko lotura hobetu egingo da, Txinguko padurak 95.000 biztanleko konurbazio baten barnean daudenez, isolamendu arriskua handia baita.

 

Ana Oregik aurkeztutako Plan Zuzentzaile berriak eragileen arteko elkarlana bultzatzen du Txingudiko Badiako padurak hobetzeko, besteak beste administrazio maila ezberdinen arteko lankidetza sustatuz eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana sustatuz.

 

Lankidetza

«Plan Zuzentzailea gero eta eragile eta administrazio gehiago barne hartuko dituzten hitzarmenentzat eredu izango da etorkizunean, indarrean jarri beharreko jarduerak antolatu eta lehenetsiko dituztenak, egin beharreko inbertsioentzat egutegi orekatu bat programatuz eskualde mailako eta Europako aurrekontu aldien arabera. Horrez gain, gomendio gisa eta ez modu zurrunean ulertu beharreko helburu eta gidalerroak ezartzen ditu. Azken batean, hori bai, Plan Zuzentzailearen ekarpen baliagarriena eskaintzen duen ikuspegi integral eta finalista da», nabarmendu du Oregik.

 

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak nabarmendu duenez, gainera, onartutako «dokumentu estrategikoa malgua da, eta, testuinguru ezberdinetara egokitu beharra baldin badauka, horretarako gaitasuna izango du». Plaiaundiko Ekoetxean egindako ekitaldian Josean Galera Ingurumeneko sailburuordeak, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendariak eta Plan Zuzentzailea egiteko ardura izan duen Jose Luis Azkaratek ere hartu dute parte.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko martxoak 24

    De los siete objetivos que mencionan, dos no son de carácter ambiental, y deberían ser impulsados y financiados por otas entidades: las conexiones pedestr y ciclista entre las orillas y la reubicación de las instalaciones deportivas de Plaiaundi. El cometido de Medio Ambiente en estas dos cuestiones es velar porque esas dos operaciones no causen daños ambientales.

    En ese sentido, construir en Zubieta es un sinsentido ambiental y territorial.

  • 2015.eko martxoak 24

    Non aurki daiteke Plan horren testua?

  • 2015.eko martxoak 24

    ¿Dónde se puede encontrar el texto del Plan?

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Azkarate