Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Berrikuntza Publikoaren eta Administrazio Elektronikoaren Planaren aurkezpena

2010.eko ekainak 29

Justizia eta Herri Administrazio Saila Berrikuntza Publikoaren eta Administrazio Elektronikoaren Plan berria egiten ari da, herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaini eta baliabide publikoak eraginkortasunez erabiliko dituen Administrazio Ireki eta Berritzailea eraikitzeko asmoz.

Guztien laguntzaz eta partaidetzaz burutuko da Plan hau, Eusko Jaurlaritzako Sail guztien eta interesa duten pertsona guztien beharrizanak eta ekarpenak jasotzeko..

Planaren komunikaziorako lehenengo ekintza Eusko Jaurlaritzako langileei aurkezpena izango da. Aurkezpen hau bihar, ekainak 30, goizeko 10:00etan Lakua II-ko Areto Nagusian egingo da.

Aurkezpen hau IREKIAREN bidez zuzenean ikusi ahal izango da eta, ondoren, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren webgunean eskuragarri egongo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan